"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Fernando Enrique Juan Lima (Buenos Aires) INCAA Argentinako Errepublikako Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionaleko presidenteordea izan zen 2017tik 2018ra, bai eta Mar del Platako nazioarteko zinema-jaialdiko presidentea (A motako jaialdia, FIAPFen arabera) ere 2020tik 2024ra.
Zinema-kritikari gisa, hedabide idatzietan (El Amante / Cine, Otros Cines, Diario Bae, Diario Crónica, Escribiendo Cine, A sala llena), telebistan (Canal A kateko Cinema mon amour sortu eta gidatu zuen) eta irratian (La autopista del Sur sortu eta gidatzen du, 2010az geroztik astero ematen dena) egiten du lan.
Besteak beste, Torino, Beijing, Shanghai, Chicago, Montevideo (FCIU), Mar del Plata eta Limako jaialdietako epaimahaikide izan da.
Kritikari gisa, Golden Globe sarietarako botoa ematen duten kazetari argentinarretako bat da, baita Argentinako Zinema Akademiako kidea eta Buenos Airesko Zinema Museoaren Lagunen Elkarteko presidentea ere.