"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Itziar Lazkanoren (Portugalete, Espainia) ibilbidea 1980an hasi zen Karraka antzerki-taldearen fundatzaile gisa. 30 antzerki-ikuskizunetan baino gehiagotan lan egin du. 1981ean telebistarako jauzia egin zuen La cometa blanca programarekin eta 1987an zineman debutatu zuen El amor de ahora (Ernesto del Río) filmarekin.
Urte ilunak (Arantxa Lazkano, New Directors, 1992), La voz de su amo (Emilio Martínez Lázaro, Made in Spanish, 2001), Aupa Etxebeste! (New Directors, 2005), Todos estamos invitados (Manuel Gutiérrez Aragón, 2008), Izarren argia (Mikel Rueda, New Directors, 2010) eta Pikadero (Ben Sharrock, New Directors, 2015) filmetan parte hartu du. Duela gutxi antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya sarirako izendatu dute 20.000 especies de abejas pelikulan (Estibaliz Urresola, Zinemira, 2023) egindako lanagatik. Telebistan Vaya Semanita programan eta Estoy vivo, La víctima número 8 eta Aída telesailetan lan egin du, besteak beste.
Antzerkian, emakumezko aktore berri onenaren Ercilla Saria irabazi zuen 1988an Dulce Puta obragatik, emakumezko aktore onenaren Rosa Agirre Saria 1995ean Palabrarismos pelikulagatik eta euskal emakumezko aktore onenaren Jokularia Saria, azkenik, 2001ean.
Donostia Zinemaldiari dagokionez, Sail Ofizialean lehiaz kanpo aurkeztuko den Yo, adicto (Javier Giner, Elena Trapé) telesaileko aktore-zerrendaren barnean hartuko du parte aurten.