"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Izaskun Rodríguezek (Lesaka) ETBn egin zituen bere lehen urratsak, Kazetaritzan lizentziatu eta Publizitatea ikastearekin batera. 1998tik 2018ra, erreportaje-, sukaldaritza-, kultura- edo fikzio-saioetan aritu zen, koordinatzaile eta gidoigile ez ezik, ekoizpen-, erredakzio- eta pantaila-lanetan ere bai. Halaber, programa hauek zuzendu zituen: Objetivo Euskadi; 360º; La decisión de Escocia; Dancing Laguardia eta 3Txulo.
Bertatik Bertara eta Lo Que Faltaba magazinek zinemaz hitz egiteko aukera eman zioten. 2003an Los Angelesera joan zen Iñaki López aurkezlearekin batera Oscar sarien berri ematera eta 2007an New Yorkeko euskal zinemaren jaialdiari buruzko erreportaje bat egin zuen.
2019tik 2023ra EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle izan zen. Nazioarteko gatazkak estaltzen dituzten Espainiako kazetarien segurtasun-kondizioak aztertzeko nazioarteko proiektu baten parte da (JOSAFCON).
Gaur egun, doktore-tesia egiten ari da, zinemak historian zehar emakumezko gerra-korrespontsalak nola irudikatu dituen aztertzeko.