"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Joseba Lopezortega (Bilbo) historialaria da (UPV/EHU), baita aditua ere ideia-sorkuntzan eta kultura- eta sormen-industrietan. Opera eta musika klasikoko kritikariaz gain, El Correo egunkariko Territorios kultur gehigarriko ohiko kolaboratzailea ere bada. Halaber, Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea da.
Lopezortegaren ikus-entzunezko jarduera laurogeiko hamarkadaren hasieran hasi zen Bilboko FAS Zine Klubean eta ZINEBIn (hautespen-batzordeko kide zen), eta 1988an zuzendaritza-lanetan hasi zen (garai hartan zinema animatuarekiko eta CGIekiko interesa sendotu zuen). Madrilgo BBAA Zirkuluan MIMAD erakusketa infografikoa zuzentzeaz gain, Reina Sofía Museo Nazionaleko "Visionarios Españoles" Mugimenduzko Irudiaren Biurtekoaren komisarioa izan zen, baita SGAE Autore eta Editoreen Elkarte Orokorraren hainbat kongresu eta jardueraren komisarioa ere.
Komunikazioan espezialista gisa, hainbat erakundetarako lan egin du (OLBE Bilbao Opera, BBK edo Guggenheim Bilbao Museoa, etab.). 2024an, ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren zuzendari gisa hasi zuen bere bigarren etapa. ZINEBI film labur dokumentaletan, animatuetan eta fikziozkoetan espezializatu zen, eta FIAPFek kategoria gorenekotzat aitortu zuen.