"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Carole Scottak (Riom, Frantzia) Haut et Court sortu zuen 1992an. Azken 30 urteotan, Haut et Courtek ekoitzitako filmak nazioarteko film-jaialdietan hautatuak eta sarituak izan dira. Hauek dira halako pelikuletako zenbaitzuk: Entre les murs (Laurent Cantet, Perlak, Urrezko Palma Cannes 2008an), Coco avant Chanel (Anne Fontaine, Oscar eta BAFTA sarietarako izendatuak 2010ean), eta La nuit du 12 (Dominik Moll, Cannes Premiere 2022 atalean emana eta 7 César sariren irabazlea, film onenarena barne).
Orobat, Haut et Courtek 300 pelikula baino gehiago banatu ditu, hala nola Druk (Thomas Vinterberg, gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra 2020ko Zinemaldian aktore-talde osoarentzat), Hytti nro 6 (Juho Kuosmanen, 2021) eta Perfect Days (Wim Wenders, Perlak, 2023).
2011an, Haut et Courtek telebista-departamentu bat sortu eta harrez geroztik hainbat telesail ekoitzi ditu: The Returned (telesail onenaren nazioarteko Emmy saria 2013an), No Man's Land, Constellation eta Monsieur Spade; halaber, The Young Pope eta The New Pope lanen ekoizleetako bat ere izan zen.
2010etik, Haut et Court dibertsifikatu egin da: art house aretoak erosteaz gain (27 pantaila), dokumentaletarako Haut et Court Doc sortu du, Emmanuelle Lepersek zuzendua.
Carolek epaimahaietan parte ohi du maiz eta Direren lehendakarietako bat da. Haut et Court SPI, EPC eta Unifrance erakundeetako kide da, baita The Creatives nazioarteko 10 ekoiztetxe independentez osaturiko federazioaren kide fundatzaileetako bat ere.