"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Christos Nikou (Atenas) zuzendari, gidoigile eta ekoizle autodidakta da. 2012an bere film labur bakarra zuzendu zuen, Km, eta nazioarteko 40 zinema-jaialditan baino gehiagotan parte hartu zuen lan horrek. Apples bere lehen film luzeak Veneziako Orizzonti sailari hasiera eman zion 2020an eta Telluriden eta TIFFen proiektatu zen urte berean. Greziak nazioarteko film luze onenaren Oscar sarirako hautagai izendatu zuen Apples, 70 herrialdetan baino gehiagotan estreinatu zen eta National Board of Review erakundeak nazioarteko bost film onenen artean izendatu zuen.
2023an, Nikouk ingelesezko bere lehen filma egin zuen, Fingernails, Jessie Buckley, Riz Ahmed, Jeremy Allen White eta Luke Wilson protagonista zituela, Cate Blanchetten ekoiztetxe Dirty Films eta Filmnationekin batera idatzi, ekoitzi eta zuzendu zuena. Filma Donostian lehiatu zen Urrezko Maskorra lortzeko. Bertan, FIPRESCI Saria irabazi, Telluriden eta TIFFen estreinatu eta mundu osoan erakutsi zen Apple plataformaren medioz.
Gaur egunean Background bere hirugarren film luzea ari da lantzen.