"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ulrich Seidlek (Viena) Good News (1990), Tierische Liebe / Animal Love (Zabaltegi, 1995) eta Models (1998) dokumental sarituekin hasi zuen bere ibilbidea. Fikziozko bere lehen film luzea Hundstage / Dog Days (2001) izan zen, eta Veneziako Mostran Epaimahaiaren Sari Berezia eraman zuen 2001ean. Arrakasta horrek bultzatuta, Filmproduktion sortu zuen 2003an Veronika Franz Ulrich Seidlekin batera, bere filmak ekoizteko ez ezik, zinemagileei ohiko ekoizleek eskainitakoez bestelako ekoizpen-kondizio batzuk eskaintzeko ere.
Harrezkero, Seidlek bere film propioak ekoitzi ditu. Lehenengoa, Import / Export, 2007an estreinatu zen Cannesko lehiaketan. Honako hauek ekoitzi zituen ondoren: Paradise: Paradies: Liebe (2012, hori ere lehian Cannesen), Paradies: Glaube (2012, Epaimahaiaren Sari Berezia Venezian) eta Paradies: Hoffnung (2013, Berlinaleko lehiaketan aurkeztua) lanez osaturiko trilogia; Im Keller (2014) entsegu-filma; Veronika Franz eta Severin Fialaren lehen film luzea, Ich seh, Ich seh (2014); eta bere film Safari (2016). Venezian estreinatu ziren horiek guztiak. 2022an Berlingo lehiaketara itzuli zen Riminirekin (2022an Donostian Urrezko Maskorra lortzeko lehiatutako Spartarekin amaitutako diptikoaren lehen zatia). Bi horien bertsio konbinatua, Böse Spiele-Rimini Sparta / Wicked Games-Rimini Sparta, Rotterdamgo jaialdiaren 2023ko edizioan estreinatu zen. Des Teufels Bad (2024) Veronika Franz eta Severin Fialaren film historikoak (Ulrich Seidlek ekoitzia, Bettina Brokemperrez gainera) Zilarrezko Hartza lortu zuen Berlinen bere ekarpen artistikoagatik, eta aurten hautagai austriarra da nazioarteko film onenaren Oscar sarirako.