"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Leila Guerrierok (Junín, Argentina) 1991n hasi zuen bere kazetari-ibilbidea, Argentinako Página/12 egunkariko Página/30 argitalpenean erredaktore gisa. Harrez geroztik, Latinoamerikako eta Europako hainbat komunikabidetan agertu dira bere testuak: La Nación eta Rolling Stone (Argentina), El País (Espainia), Piauí (Brasil), Gatopardo (Mexiko), L´Internazionale (Italia), Granta (Erresuma Batua), etab.
Liburu hauek idatzi ditu: Los suicidas del fin del mundo (Tusquets, 2004), Frutos extraños (2009, Aguilar, Alfaguara), Plano americano (2013, Ediciones Universidad Diego Portales; 2018, Anagrama), Una historia sencilla (2013, Anagrama), Zona de obras (2014, Círculo de Tiza, Anagrama), Opus Gelber (2019, Anagrama), Teoría de la gravedad (2019, Libros del Asteroide), La otra guerra (2021, Anagrama); La llamada (2024, Anagrama) eta La dificultad del fantasma (2024, Anagrama).
Sari hauek jaso ditu: CEMEX-FNPI, González Ruano, Grand Prix Blue Metropolis eta Manuel Vázquez Montalbán kazetaritza kultural eta politikoaren saria. Gatopardo aldizkariaren editorea da Latinoamerikarako. Bere obra ingelesera, frantsesera, alemanera, suedierara, portugesera, italierara, danierara, polonierara eta grezierara itzuli da.