"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jaione Cambordak (Donostia) Pragako (FAMU) eta Municheko (HFF) zinema-eskoletan ikasi zuen, eta horren ondoren, Galiziara lekualdatu zen. Galizian Esnatu Zinema ekoiztetxea sortu eta hainbat film labur zuzendu zituen, hala nola Proba de axilidade (2015), Nimbos (2015) eta Rapa das bestas (2017). Arima (2019) bere lehen film luzeak zuzendari onenaren saria lortu zuen Sevillako Zinema Europarraren Jaialdiko Nuevas Olas sailean eta Escáner Saria Márgenes jaialdian, Donostiako Made in Spain sailean emateaz gainera.
Hainbat labetan parte hartu du, hala nola hauetan: TIFF Filmmaker Lab, La Incubadora - The Screen eta Ikusmira Berriak. Izan ere, Ikusmira Berriak egonaldi-programarako hautatu zuten 2020an O corno bere bigarren film luzerako proiektuarekin, eta 2023an Donostia Zinemaldian film onenaren Urrezko Maskorra eskuratu zuen filmak. Filmak emakumezko aktore berri onenaren Goya saria ere jaso zuen (Janet Novás), besteak beste. Bambordaren filmak 60 herrialdetan baino gehiagotan erakutsi dira eta hainbat jaialdietan parte hartu du egileak, hala nola Torontokoan, BFI Londonen eta Busangoan.