72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
New Directors
New Directors
Filmak
Filmak
Inaugurazioa
Antón Álvarez
Espainia 
95 min.
Antón Álvarezen (musika-alorrean C. Tangana izenez ezaguna) lehen lana. Film hau −Yerai Cortés protagonista duena− ezinbestean kontatu beharreko familia-sekretu bati buruzkoa da.
Klausurako filma
Koya Kamura
Frantzia - Hego Korea 
104 min.
Hego Korearen kostaldeko herri txiki bat da Sokcho, eta hor, 25 urteko Soo-Hak bizimodu aspergarri samarra darama; ama arrain-saltzailearen bisitaldiek eta Jun-Ho mutil-lagunarekiko harremanak markatzen dute bere bizitzaren erritmoa. Yan Kerrand frantsesa Soo-Hak lan egiten duen pentsiora iristen denean, nola bere nortasuna hala aita frantsesarena zalantzan jartzen hasiko da gure protagonista (apenas daki ezer aitari buruz). Neguak herria hartzen duen bitartean, Soo-Hak eta Kerrandek elkar behatu eta aztertuko dute, elkarrekin komunikatzeko asmoz.
David Pérez Sañudo
Espainia 
106 min.
Irunek, joera hipokondriakoak dituen emakume dudatsu eta bakarti batek, herri industrial baten kanpoaldeko fabrika batean egiten du lan. Iruneren bizitza ezagunen zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidea edo halako zerbait den bizilagun bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko operadore bat. Iruneren oreka hauskorra apurtu egingo da bularrean koskor bat detektatzen diotenean eta, aldi berean, lan-gatazka bati aurre egin beharko dio. Orduan, emakumearen bizitzak ustekabeko norabide bat hartuko du: baliteke ez jakitea, baina betitik itxaron duen aukera izango du. 
Piet Baumgartner
Suitza 
94 min.
Familia bat kosta egiten zaio sentimenduez, maitasunaz edo intimitateaz hitz egitea. Hondeamakinak alokatu, saldu eta konpontzeko negozioak erabateko arreta eskatzen du. Den-denek lagundu behar dute. Alaba istripu batean hiltzen denean, familiak funtionatzeari utziko dio. Semeak nahiago luke Estatu Batuetara joan, enpresaz arduratu baino. Aitari abesbatza-zuzendaria gustatzen hasiko zaio, eta ama bakarrik geratuko da bat-batean.
Akaki Popkhadze
Frantzia - Belgika - Austria 
108 min.
Nizako langile-auzo batean, Frantzian, komunitate georgiarreko funtsezko pertsona bat erail dute. Hildakoaren semeak, Tristanek, apaiz ortodoxoa izan nahi du, eta bere ama atsekabetuaren sostengu bakarra da. Tristanen anaia nagusiak, Gabrielek, iragan istilutsua du, eta luzaroan erbestean egon ondoren, mendekatu eta familiaren ohorea berrezartzeko itzuliko da.
Belkıs Bayrak
Turkia - Kosovo 
84 min.
Emrek ez du salatu Gülizar emaztegaiak jasandako sexu-erasoa, baina errudunaren bila joatea erabakiko du geroago. Gülizarrek ezkontza prestatu behar du eta klaustrofobiko eta mutu bihurtuko zaio ataza pixkanaka, beldur baita ez ote den jakingo nork eraso zuen. Isiltasunaren erresumina nola emakumea bera hala Emrekiko maitasuna erretzen ari da.
Cecilia Atán, Valeria Pivato
Espainia - Argentina 
87 min.
Isilpeko dolu sakon batean murgildurik dago Sofía, baina kartzelan urteak eman ondoren, itzuli egingo zaio semea etxera. Aukera izango dute orduan ama-semeek krimenaz geroztik aldenduta mantendu dituen hesia gainditzeko. 
Sylvia Le Fanu
Danimarka 
105 min.
Hamabost urteko Fanny udako etxera erretiratu da gurasoekin eta familia-ohiturak hartu ditu: irakurtzea, igeri egitea eta pasieran ibiltzea. Lasaitasun eta xalotasun horien azpian isilpeko oinaze bat dute: badakite amaren azken uda izango dela. Elkarrekin geratzen zaizkien egunak aprobetxatzen saiatzen direla, familiak oraina estimatzearen eta etorkizunari aurre egitearen arteko oreka hauskorrean nabigatu beharko du.
Sandra Romero
Espainia 
98 min.
Antoniok Ecijara itzuli behar du, Andaluziaren barnealdeko hiri batera, denbora asko igaro ondoren. Aste Santua da. Bertan, bere familiarekin eta bere anaia biki Javierrekin topo egiten du. Javierrek desgaitasun fisikoa du eta bere laguntza behar du. Antoniok egoera hori kudeatu beharko du eta erabaki zail bati aurre egin beharko dio: geratu eta beretarrei lagundu edo kanpoan eraiki duen bizitzara itzuli.
Diversion
© Diversion
Sivaroj Kongsakul
Thailandia - Singapur 
116 min.
Bangkoketik gertuko probintzia batean, Yong-ek agure baten ohiko bizimodua darama agidanez, baina Thailandiako armadatik igaro izanaren oroitzapen bat du; eskuineko eskuko hatz erakuslea galdu zuen hor. Iloba –gurasoek abandonatu zuten neskato argi bat– zaintzen ematen ditu egunak gizonak, eta bere eskuekin etxetxo bat eraiki nahi du zuhaitz batean. Rambo ere etxean bizi da, Ridgeback arrazako zakur beltz bat, zeinaren begiek heriotzaren ondorengo munduaren misterioak ikusteko aukera duten.
Yongkang Tang
Txina 
106 min.
Xingxing mendi-herri urrun bateko ikaslea da; mutikoak zeruan estralurtarrak daudela imajinatzen du eta ahal duen modu guztietan ikusten saiatzen da, bizilagunen eszeptizismoa gorabehera. Bere anaia obsesibo Yueliangek baino ez dio laguntzen haurrak nahi duena egia bihur dadin.
Michael Tyburski
AEB 
99 min.
Egunero pilula bat hartzeari esker giza emozioen eragozpenak desagerrarazi dituen komunitate batean, bikote gazte batek pilula hartzeari utzi eta maitasuna, alaitasuna, sexua eta horiek dakarten guztia deskubrituko du.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: