"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Toñi adin ertaineko emakume transa da. Santu mirakulutsu bati senargai bat eskatu ondoren eliza batean, Lahcen agertuko da bere bizitzan, Bartzelonara iritsi berri den gazte marokoar eder bat, Toñirekin maiteminduko dena. Harreman horrek eskandalu handia, inbidiak eta mesfidantzak eragingo ditu bizilagunen komunitatean.