72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Horizontes Latinos
Horizontes Latinos
Filmak
Filmak
Inaugurazioa
José Luis Torres Leiva
Txile - Argentina - Hego Korea 
71 min.
María aktorea Puerto Williamsera joango da, pelikula baten protagonista izateko. Alabaina, lantaldea ez da garaiz iritsiko ekaitz bortitz baten ondorioz eta María bakarrik geratuko da. Bizkarreko min galanta izanik, laguntza bila ibiliko da, eta munduko hiririk australeneko biztanleak deskubrituko ditu bilaketa horretan, baita bizitzeke geratzen zaion istorio bat ere. Itxaroteari buruzko istorio bat, Maríak kontinenteko naturarik australena eta horko biztanleak ustekabean topatzen dituenekoa.
Klausurako filma
Celina Murga
Argentina - Uruguai - AEB - Mexiko - Alemania 
112 min.
Pablo unibertsitate-irakaslea da, ezkonduta dago eta bi seme ditu. Amodio sekretu bat hasiko du ikasle batekin, ondorioak imajinatu gabe. Natalia ere unibertsitate-irakasle ezkondua da, bi alaba ditu eta ikasle batekin amodio sekretu bati ekingo dio. Tartekatzen eta islatzen diren bi istorio; batean gizon bat da protagonista; bestean, berriz, emakume bat.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2020
Juliana Rojas
Brasil - Alemania - Frantzia 
119 min.
Hiriaren eta landaren arteko migrazioekin lotutako bi istorio. Lehen zatian, hondakin-presa bat erori eta Joanaren sorterria urpean geratu ondoren, landa-langileak São Paulora joan beharko du bere ahizpa Taniarekin eta haren biloba Jaimerekin bizitzera. Joanak borroka egin beharko du langile-hiri batean aurrera ateratzeko. Bigarren zatian, aita hil ondoren, Flavia aita zenaren baserrira joango da haren emazte Mararekin (aita-alabak elkarrengandik aldenduta zeuden). Naturak frustrazioei aurre egitera eta oroitzapen eta mamu zaharrei aurre egitera behartuko ditu bi emakumeak.
Iair Said
Argentina - Italia - Espainia 
78 min.
Buenos Aireseko familia-etxera itzultzean, Davidek jakingo du amak erabaki bat hartu duela: Bernardo –Daviden aita, koman dena– deskonektatzea. Davidek dilema bat izango du: batetik, senarra laster hilko zaiolako nahigabetuta dagoen amarekiko elkarbizitza estua, eta, bestetik, bere estutasun existentziala arintzeko gogo basatia. Gidatzen ikasten ematen ditu egunak, iraganaren eta orainaren artean, eta kasu pixka bat egiten dion edonorekin sexu-harremanak izaten saiatzen da. 
WIP Latam 2023
Nele Wohlatz
Brasil - Argentina - Taiwan - Alemania 
97 min.
Kostaldeko hiri bat Brasilen. Kai oporretara etorri da Taiwanetik, bihotza hautsita duela. Aire egokitu hondatu batek Fu Angen aterki-dendara bidaliko du protagonista. Lagun bihur zitezkeen, baina euri-sasoia ez da iristen eta denda desagertu egin da. Fu Ang bilatzen duen bitartean, Xiaoxinek eta langile txinatarren talde batek luxuzko etxe orratz batean bizitako istorioa ezagutuko du Kaik. Xiaoxinen kontakizuna entzutean bitxiki islatua ikusiko du bere burua Kaik.
Ikusmira Berriak 2018
Luis Ortega
Argentina - Mexiko - Espainia - Danimarka - AEB 
96 min.
Remo Manfredini jockeya oso ospetsua da, baina duen portaera autosuntsitzaileak bere talentua itzaltzen eta Abril neska-lagunarekiko harremana arriskuan jartzen hasi da. Hil ala biziko zaldi-lasterketa bati esker, Sirenarekin −bere nagusi mafiosoaren− dituen zorrak kitatu ahalko ditu, baina egun horretan istripu larri bat izan, ospitaletik ihes egin eta Buenos Airesen noraezean ibiliko da. Bere nortasunetik askatuta, bere benetako patua deskubritzen hasiko da. Alabaina, Sirenak bizirik edo hilda aurkitu nahiko du.
Yennifer Uribe Alzate
Kolonbia - Txile 
100 min.
Sandra merkataritzagune bateko segurtasun-zaindari berria da. Bere lehen lan-egunean, autobus-gidari batekin gurutzatu eta maitasun-harreman bat hasiko du gizonarekin. Bere bizitza intimoari aurre egin eta askatasun-bideari ekingo dio Sandrak bere desira-esperientziaren bitartez.
Proyecta 2018 WIP Latam 2022
Ana Endara
Panama - Kolonbia 
108 min.
Lorategi tropikal batean denboraldi batean elkarrekin biziko diren bi bakardade elkartuko dira: batetik, dementziaren ondorioz nortasuna galtzen ari den goi-klase sozialeko emakume batena; bestetik, haren zaintzailearena, bakarrik eta laguntzarik gabe egonik, sekretu izugarri batek mundutik bereizten duen etorkin batena, hain zuzen.
Copyright © Storyboard Media 2024 / La Jauría / Murillo Cine / Morocha Films - Todos los derechos reservados
© Copyright © Storyboard Media 2024 / La Jauría / Murillo Cine / Morocha Films - Todos los derechos reservados
Sofía Paloma Gómez, Camilo Becerra
Txile - Argentina - Espainia 
95 min.
Benetako gertakarietan oinarritua. Ximena psikiatra arrakastatsuak Tamara alaba zaharrenaren ustekabeko bisita jasoko du; sekta batean luzaroan isolatuta bizi izan da alaba. Alaba amaren etxean babestuta dagoela, polizia-ikerketa bat hasiko da, Tamararen seme jaioberria inguruabar bitxietan desagertu baitzen sektaren barruan. Nola justiziak hala Ximenak jakin nahiko dute zer gertatu zaion desagertutako haurtxoari. 
WIP Latam 2023
Salvador Del Solar
Peru - Espainia - Uruguai 
100 min.
Ramónek harreman hotza zuen aitarekin, eta haren errautsak jaso ondoren, Mateo ezagutuko du konfinamenduan. Desberdinak badira ere, lotura sakona sortuko da elkarren artean, eta zalantzak izango dituzte bi gizonek. Mateok erabakiko du Ramóni laguntzea errautsak Huancayora eramateko bidaian, hor barreiatzeko. Ramón konturatuko da okerreko galderen erantzunak bilatzen ari zela eta aurrera jarraitzeko sendatu egin beharko duela.
Lola Arias
Argentina - Alemania - Suitza 
82 min.
Yoselik Eiffel dorrearen tatuaje bat du bizkarrean eta beti bidaiatu nahi izan du, baina atxilotu egin zuten aireportuan droga-trafikoagatik. Nacho iruzurragatik atxilotutako gizon transa da, kartzelan rock-talde bat sortu zuena. Gozoak edo zakarrak, ilehoriak edo kaskamotzak, zisak edo transak, aspaldi atxilotuak edo kartzelan sartu berriak: musikal hibrido honetan, denek euren bizitzak birsortzen dituzte Buenos Airesko espetxe batean.
WIP Latam 2023
Federico Luis
Argentina - Txile - Uruguai - Mexiko 
96 min.
Simónek 21 urte ditu. Laguntzaile gisa egiten du lan etxe-aldaketetan. Janaria prestatzen eta komuna garbitzen ez dakiela ziurtatzen du, baina ohea egiten badaki. Duela gutxi, badirudi beste pertsona bat bihurtu dela....
Astrid Rondero, Fernanda Valadez
Mexiko - AEB - Frantzia 
125 min.
Mexikoko herri txiki batean, karteleko pistolari bat erail dute. Sujo, haren lau urteko seme maitea, umezurtz eta arriskuan geratuko da. Sujok ozta-ozta ihes egin dio heriotzari, izebak lagunduta, zeinak mendi-eremu isolatu batean haziko baitu, zailtasun, pobrezia eta bere nortasunari lotutako etengabeko arriskuarrekin. Nerabe dela, errebeldia piztu eta, erritu iniziatiko gisa, tokiko kartelarekin bat egingo du. Gaztetan, Sujo bere bizitza berregiten saiatuko da, jaioterriko indarkeriatik urrun. Alabaina, aitaren ondareak harrapatzen duenean, bere patuari aurre egin beharko dio.
Mariana Rondón
Peru - Venezuela - Mexiko - Frantzia - Brasil - Txile - Dominikar Errepublika 
100 min.
Zoo txiki batean, kontrako klase sozialetako bizilagunak ospatzen ari dira Zafari hipopotamoa iritsi izana. Ana, Edgar eta horien seme Brunok den-dena behatzen dute goi-mailako klase sozialeko euren eraikin zaharreko leihoetatik. Ur-, janari- eta argindar-eskasiak eragindako kaosaren erdian. Anak janaria biltzen du apartamentu abandonatuetatik, eta familiak handik ihes egiteko modua aurkituko du. Alabaina, korridoreetako zarata arraroek gero eta gehiago izutzen dute emakumea. Geroz eta basatiagoa den mundu batean, Zafari da behar beste janari izaten jarraitzen duen bakarra.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2019
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: