"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Godwin Baxter doktore adimentsu eta ez oso ortodoxoak berpiztutako emakume gaztea da Bella Baxter. Doktorearen babesean, Bella ikasteko irrikaz dago, kanpoan esperientziak bizitzeko, eta horregatik, Duncan Wedderburn abokatu sofistikatu eta maltzurrarekin ihes egingo du kontinenteetan zeharreko abentura zorabiagarri batean. Bere garaiko aurreiritzietatik aske, Bellak irmo defendatuko du berdintasuna eta askapena. Alasdair Grayren izen bereko eleberrian oinarrituta dago filma.