"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Obana chef japoniar ospetsuak jatetxe berri bat ireki du Parisen, hirugarren Michelin izarraren bila. Baina Obanari zaila egiten zaio kanpotar gisa bizitzea Parisen, eta are osagaiak lortzea ere kosta egiten zaio. Bere anbizioak tentsioak eragiten ditu taldekideekin, hala nola Yuan pâtissierarekin eta Rinko sous chefarekin. Gala baterako menua gaizki ateratzen denean, Obanak hitz ematen dio bere lehengo aholkulariari hiru izarrak lortzen ez baditu Paristik joango dela. Lortuko ote du?