"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Laura Carreira portugaldar zinemagileak, Red Hill (2019), BAFTA Scotland Awards edo Veneziako Zinemaldian lehiatu zen The Shift (2020) filmeetan Film Labur Onenaren sarirako izendatua, hainbat film labur arrakastaz estreinatu ondoren, Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean bere estreinako film luzea aurkezten du, On Falling. HIzketaldi honek filma egiteko prozesuari buruz lehen eskutik ikasi nahi du, baita zinemak aldaketak sustatzeko, kontzientziatzeko eta gizartea aldatzeko dituen aukerei buruz ere.
*Saioak On Falling filmaren proiekzioa eta ondorengo hitzaldia barne hartzen ditu.
Laura Carreirak (Oporto, Portugal. 1994) 2019an zuzendu zuen bere lehen film laburra, Red Hill; Edinburgoko zinema-jaialdian New Visions Saria irabazteaz gain, Eskoziako BAFTA sarietan film labur onenaren sarirako izendatua izan zen filma. Bigarrena, The Shift (2020), Veneziako Mostrako Orizzonti sailean estreinatu zen, IndieLisboan New Talent Saria irabazi zuen eta Londresko Zinema Kritikarien Zirkuluko sarietarako izendatu zuten. On Falling Carreiraren lehen film luzea da.