72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Hedabide berriak: zinema eta jaialdiak sare sozialen garaian

"Hedabide berriak: zinema eta jaialdiak sare sozialen garaian" hizketaldian, Diego Batlle −Otroscines.com plataformako zuzendaria−, Pepa Blanes −Cadena Ser kateko kultura-ataleko burua−, Wendy Ide −The Observer argitalpeneko kritika-saileko burua− eta Guy Lodge −Varietyko kritikaria−, euren esperientzia pertsonala partekatuz ariko dira hizketan sare sozialak zinemari eta jaialdiei buruzko informazioa emateko baliatzeko moduaz, eta eztabaidatu egingo dute beharrezkoa ote den sare sozialetan egotea gomendio-funtzioa betetzeko.


Moderatzailea
Guy Lodge
Zinema-kritikari eta idazlea

Guy Lodge Londresen bizi den hegoafrikar zinema kritikari eta idazlea da. Nazioarteko Variety bibliaren kritikari britainiarra da, The Observer egunkariko etxeko entretenimenduko zutabegilea eta The Guardian, Sight & Sound eta BBC Arts Hour egunkarietako ohiko kolaboratzailea, besteak beste.

Parte-hartzaileak
Pepa Blanes
Cadena Ser kateko kultur saileko burua

Pepa Blanes, SER kateko kultura-burua da. UCMn Kazetaritzan lizentziaduna eta Analisi Soziokulturaleko eta Generoko Masterra, El Cine en la SER zinema eta telesailen programa zuzentzen du. Abre los ojos, películas y series para entender el mundo liburuaren egilea da.

Diego Batlle
Kazetaria eta zinema-kritikaria

Diego Batlle kazetaria eta zinema kritikaria da. OtrosCines.com-eko zuzendaria, 2007an sortutako webgunea. elDiarioAr.-en kolaboratzailea. Festivales eta Acerca de Nada podcasten sortzailea eta gidarikidea. La Nación eta Clarín egunkarietan lan egin zuen, besteak beste.

Wendy Ide
Film-kritikako burua The Observer aldizkarian

Wendy Ide The Observer-eko zinema-kritikari nagusia da, eta Screen International argitalpen espezializaturako zinema-jaialdiak ere hartzen ditu. Aurretik, erregulartasunez idatzi zuen Financial Times egunkarirako, eta zinema kritikaria izan zen The Times eta The Sunday Herald egunkarietarako. Lau urtez Londresko Zinemaldiko film laburren saila programatu zuen, Tallinn Black Nights Film Festivaleko programazio aholkularia izan zen eta mundu osoko zinema jaialdi ugaritako epaimahaietan parte hartu du.


Ostirala 27, irailak
16:00 h.

Ikus-entzuleak: gonbidapenak Zinemaldiaren webgunean, Zinemaldi Plazan eta Tabakalerako leihatilan ekitaldiaren bezperatik. Akreditaziodunak: sarrerak erreserbatzeko sistemaren bitartez.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: