Elkarrizketa honekin, Zinemaldiak, Euskal Aktoreen Batasunarekin batera, antzezpenaren industriak gaur egun dituen erronketan jarri nahi du arreta: aktoreak influencerrekin ordezkatzea, sare sozialetan duten jarraitzaile kopuruaren arabera kontratatzea, aktore naturalak bilatzea, adimen artifizialak lan-prozesuetan izan dezakeen eragina, etab.
2023ko ekainaz geroztik, EABko (Euskal Aktoreen Batasuna/Unión de actores y actrices vascas) idazkari nagusia da. Nafarroan jaioa, aktorea, historian lizentziatua eta alaba baten ama da. Irakaskuntza Ertainetako irakaslea eta bi ikastetxetako zuzendaria ere izan da.
Eva Leirak eta Yolanda Serranok 2002an batu zuten beren bizitza profesionala, eta Manuel Martín Cuencak zuzendutako La flaqueza del bolchevique filmaren castingaz arduratu ziren. Urte berean, Carlos Saurak El séptimo día pelikulan lan egiteko eskatu zien.
Harrezkero, Espainiako zinemagileek lan egiteko gehien eskatzen dieten casting-zuzendariak dira Eva eta Yolanda.
Azken 18 urteotan 100 film baino gehiagoren arduradunak izan dira, Espainiako ekoizpen zinematografiko garrantzitsuenetan parte hartu dute, eta nazioarteko koprodukzioetan hainbat zuzendari ospetsurekin egin izan dute lan (Alejando González Iñárritu, Asghar Farhadi, Steven Soderbergh, Ken Loach, Jim Jarmusch, etab.).
Talde sendoa osatzen dute Pedro Almodóvar, Alejandro Amenábar, Manuel Martín Cuenca, Alberto Rodríguez, Daniel Sánchez Arévalo, Daniel Monzón, Fernando González Molina eta Dani de la Torre zuzendariekin. Eta ohikoa da beren filmetan parte hartzen duten aktoreak Goya sarietarako izendatuta egotea, aktore berrien sari ugari jaso baitituzte (María Valverde, Jesús Carroza, Quim Gutiérrez, Alberto Ammann, Joaquín Núñez, Nerea Barros, Dani Rovira, Carlos Santos, Belén Cuesta, etab.).
Historiaurrean eta Arkeologian lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. 1989az geroztik, telebista-ekoizpenean aritzen da, hainbat katetako (Tele Madrid, Antena 3, TVE) telebista-sarioetan (El Pantallazo, Magazines, Pasapalabra, Si Los Muertos Hablan), bai telesailetan (Veintitantos eta Los Ochenta Tele 5n).
2005eko otsailean Vihana Producciones SLren zuzendari bihurtu zen. Agentzia hori ekoizleekin eta kateekin bitartekaritzan aritzen zen ibilibideak kudeatzeko, hasiera batean aktoreenak, eta, geroago, antzerki-zuzendarienak ere bai. Gizonezko aktore hauen agentea izan da: Manuel Baqueiro, Críspulo Cabezas, Fran Calvo, Juan Calot, José Luis Gil, Denís Gómez, Carlos Heredia, Federico Ortiz-Cañavate, Miguel Ortiz, Mariano Peña eta Miguel Uribe. Emakumezko aktore hauen agentea izan da: Mar Abascal, Lorena Berdún, Cristina De Inza, Ana Fernández, Marina Guerola, María Isasi, Lola Marceli, Itziar Miranda, Carmen Morales, Ana Ruiz, Rebeca Valls, Amparo Vega-León eta Ana Villa. Gaur egun ANAA Agente Artistikoen Elkarte Nazionaleko idazkaria da.
Sara Mora Garcia zuzenbidean lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. UAMeko eta FAAEEko aholkulari juridikoa izan da, eta, gaur egun, CONARTE, UARM eta AAAGko aholkulari juridikoa da. Hizlari izan da Kultura Azpibatzordearen aurrean, Artistaren Estatutuaren gomendioak egiteko, eta gomendio horiek garatzeko lantaldeetan eta sektoreko negoziazio kolektiboan parte hartzen du.