"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Azken urteotan nabaria da true crime delakoak pizten duen interesa gero eta handiagoa dela. Fikzioak edo dokumentalak izan, streamingeko eduki-banatzaileek halako gertakariak benetako entretenimendu-nahukatzat jo ohi dituzte, interes handia pizten baitute.
Isabel Vázquez gidoigilea (Bosé, SkyShowtime, Telecinco) eta programa, gala eta ekitaldien aurkezlea da. Ovejas Eléctricas (TVE) saioan kolaboratzaile gisa aritzen da, baita La Cultureta (Onda Cero) tertuliako kide gisa ere. Fotogramas aldizkariko zutabegilea eta Gidoigintzako irakaslea ere bada Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean.
El cuerpo en llamas eta Intimidad telesailen sortzaile eta gidoigilea, biak Netflixentzat. ECAMen gidoigintzako diploma beretu ondoren, Herederos (TVE) obrarekin hasi zen lanean eta Crematorio, Isabel eta Carlos Rey Emperador lanekin jarraitu zuen. Intimidadekin Academia de la Televisión erakundearen gidoi onenaren saria irabazi zuen.
Susana Herreras jatorrizko produkzioko serieen kudeatzailea da Movistar+ enpresan, eta Mira lo que has hecho, Hierro, Rapa, El inmortal, El otro lado edo La Mesías proiektuen ekoizle exekutiboa. Aurretik, Sogecinen eta Canal+en lan egin zuen garapen saileko arduradun gisa, Mar Adentro eta La gran aventura de Mortadelo eta Filemón film luzeetan, besteak beste; eta ordainpeko operadorearen lehen serieen ekoizle izan zen: Qué fue de Jorge Sanz y Crematorio.
Honako film hauek idatzi, koproduzitu eta zuzendu ditu: Mapa (2012), Apuntes para una película de atracos (2018) eta Arquitectura emocional 1959 (2022), eta El caso Asunta (2017), El caso Alcásser (2019), 800 metros (2022) eta El circo de los Muchachos (2024).
Argazkia: (© Jorge Fuembuena)