"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hizketaldiak atalaren hasierako hizketaldiaren bidez elkarrizketa bat ezarri nahi da Francine Maislerren eta María Laura Berchen artean; Maisler sektoreko casting-zuzendari garrantzitsuenetako bat da, hirurogei film luzerekin baino gehiagorekin, eta Berch, berriz, casting-zuzendari eta aktore-coacha da, 2002tik Argentinako berrehun zinema-proiektutan baino gehiagotan parte hartu duena. Hizketaldi horren bidez, Zinemaldiak lanbide horren gainean jarri nahi du arreta, eta aktore-zuzendaritzaren ezkutuko kontuei eta film baterako zerrenda bat osatzerakoan profesionalek dituzten erronkei buruz hitz egiteko gune bat sortu nahi du. Hizketaldia Maislerren ibilbidean oinarrituko da, Berchek lanbidearen inguruan dituen ikuspegi, esperientzia eta ezagutzarekin.
Casting-zuzendari eta aktore-coacha izan da Argentinako berrehun zinema-proiektutan baino gehiagotan 2002az geroztik. Benjamin Naishtat, Celina Murga, Paula Hernández, Ariel Winograd, Pablo Giorgelli, Diego Lerman, Luis Ortega, Martín Rejtman, Javier Van de Couter, Pablo Trapero, Anahí Berneri, Carlos Sorín, Ariel Rotter, Martino Zaidelis, Juan Vera, Lorena Muñoz, Ana García Blaya, Milagros Mumenthaler, Julia Solomonoff, Benjamin Avila, Fernando Spiner, Pablo Agüero, Vera Fogwill eta beste hainbat zuzendari talentudun argentinarrekin lan egin du azken urteotan.
Francine Maisler casting-zuzendari errespetatuenetako bat da sektorean, hirurogeita hamar film luze baino gehiagorekin eta telebista-proiektu ugarirekin. 2022an, Primetime Emmy Award bat irabazi zuen HBOren Succession telesailean egindako lanagatik, eta duela gutxi Primetime Emmy sarietarako bosgarren izendapena jaso zuen True Detective lanagatik.
2024an, Karlovy Varyko zinema-jaialdian saritu zuten, eta haren lanek The Casting Society of Americaren Artios Sariak ere jaso ditu: 15 sari (2020an Marriage Story lanagatik eta 2021ean Don't Look Up filmagatik). Sarietarako 50 izendapen baino gehiago izan ditu. 2023an, Francine Berlinaleko Nazioarteko Epaimahaiko kide izan zen (kargu hori izandako lehen casting-zuzendaria). Independent Spirit Awards sarietako bi Robert Altman sari ere jaso ditu.
The Revenant eta Birdman (Alejandro González Iñárritu), The Big Short eta Vice (Adam McKay), Creed (Ryan Coogler), Milk (Gus Van Sant), As Good As It Gerts (James L. Brooks), El árbol de la vida (Terrence Malick), 12 Years a Slave (Steve McQueen), Captain Phillips (Paul Greengrass), Mud (Jeff Nichols), Ex Machina (Alex Garland), Little Women (Greta Gerwig), Sicario, Arrival, Blade Runner 2049 eta Dune (Denis Villeneuve). 2024an, bere proiektuak izan ziren Dune: Part Two (Denis Villeneuve), The Bikeriders (Jeff Nichols), Challengers (Luca Guadagnino), Civil War (Alex Garland), Joker: Folie à Deux (Todd Phillips), Mickey 17 (Bong Joon-Ho) eta Mufasa (Barry Jenkins). Francinek hauen castinga amatu berri du: Ryan Cooglerren izenik gabeko filma (Ryan Coogler), Klara And The Sun (Taika Waititi) eta A Big Bold Beautiful Journey (Kogonada).