72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Musika eta Zinema: La guitarra flamenca de Yerai Cortés

BIMErekin lankidetzan antolatutako hizketaldi honetan, Antón Álvarezek (C. Tangana) −New Directors sailari hasiera emango dionak zuzendu duen lehen film luzearekin, La guitarra flamenca de Yerai Cortés izenekoarekin−, musikak zineman (eta alderantziz) duen eraginaz eta soinu- eta musika-unibertso osoa eratzeko sormen-prozesuaz hitz egingo digu Harto Rodríguezekin eta Yerai Cortés berarekin (filmeko musikaren egileak biak Álvarezekin batera).

*Saioak La guitarra flamenca de Yerai Cortés filmaren proiekzioa eta ondorengo hitzaldia barne hartzen ditu.


Parte-hartzaileak
Antón Ávarez
Zuzendaria/ Musikaria

Antón Álvarez (Madril, 1990) −C. Tangana izenez ezagunagoa− artista, abeslari, konpositore eta ekoizlea da. Bost album argitaratu ditu, eta hirugarrena, El Madrileño (2021), rock latino edo alternatiboko disko onenaren Grammy sarirako izendatu zuten; hiru Latin Grammy irabazi zituen albumak. 2023an Esa ambición desmedida (Santos Bacana, Cris Trenas, Rogelio González) dokumentala −El Madrileño argitaratu ondorengo birari buruzkoa− proiektatu zen Zinemaldiko Belodromoan. La guitarra flamenca de Yerai Cortés artistaren debuta da zuzendari gisa.​

Yerai Cortés
Musikaria

Yerai Cortés (Alacant, 1995) flamenkoa lurralde aztoragarri eta kitzikagarrietara eramaten ari diren artisten belaunaldi berri horretakoa da. Gaztea izan arren, ibilbide oparoa egin du, eta, horren ondorioz, hainbat generotako artistekin kolaboratu du: flamenkoaren berritzaile eta urratzaileekin, Judeline, Ralphie Choo edo C. Tangana bezalako latitude desberdinetako musikariekin, eta Sin cantar ni afinar bira mitikoan lagundu dio. Tradizioari eta etorkizunari berdin begiratzen dion proposamen batekin dator Yerai Cortes, beti bere gitarrarekin, flamenkoaren inguruko topiko guztiak gezurtatu eta bere mugak berriz definitzera.

Argazkia (© Little Spain)

Javier (Harto) Rodríguez
Musikaria, ekoizlea, soinu-ingeniaria

Javier "Harto" Rodríguez Alcorconeko (Madril) musikaria, ekoizlea eta soinu-ingeniaria da, eta ibilbide luzea egin du hainbat musika-generotan. Grammy latino bat irabazi zuen C.Tanganako El Madrileño ingeniaritzan egindako lanagatik, eta estudioan zein zuzenean Kase O, Kiko Veneno, Sidonie, Rels B edo C.Tangana bezalako artista desberdinekin lan egin du.


Asteartea 24, irailak
15:30 h.

Sarrerak salgai irailaren 16ko (astelehena) 9:00etatik aurrera
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: