"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Almutek eta Tobiasek ustekabeko topaketa batean ezagutuko dute elkar. Bizitza komuneko pasarteen bidez −maitemindu egingo dira, etxe bat eraikiko dute, familia bat osatuko dute, etab.− egia korapilatsu bat erakutsiko zaigu, bikotearen funtsak suntsitzeko arriskua dakarrena. Denboraren mugek desafiatzen duten bide bati ekiten dioten heinean, euren maitasun-istorioak ezohiko norabide bat hartu eta une bakoitza balioesten ikasiko dute protagonistek hamarkada batean zehar.