"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Carlos Heredero, Harri Fernández eta Sonia García López dira egunotan José Ángel Herrero-Velarde beken bigarren edizioan parte hartu duten hiru ikertzaileak. Zinemaldiak 60ko hamarkadako Espainiako Zinema Berriarekin izan zuen harremana, animazio-zinemaren presentzia historikoa eta Zinema Eskolen Nazioarteko Jardunaldiek 68ko maiatza bezalako gertaeretan izan zuten eragina aztertzen ari dira, hurrenez hurren, Heredero, Fernandez eta García López.