"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendaria eta Donostia Zinemaldiko zuzendaritza- eta hautespen-batzordeetako kidea da Klasikoak filmari eskainitako Zinemaldia Podcasteko atal berezi honen anfitrioia. Klasikoak marka berri horren babespean, denboran eta espazioan luzatutako zinema klasikoko jaialdi moduko bat sortu da, lehendik martxan zeuden hiru programa biltzen dituena: Filmategiaren udaberriko zikloa, Zinemaldiaren atzerabegirako klasikoa eta Klasikoak saila. Podcastera gonbidatutako ahotsak honako hauek dira: Valeria Camporesi, Espainiako Filmategiko zuzendaria; Quim Casas eta Felipe Cabrerizo, Italiako polizia-zinemari (poliziesco deritzonari) buruzko atzerabegirakoaren koordinatzaileak; eta Montxo Armendariz, duela 40 urte 'Tasio' (1984) filma zuzendu zuena; Euskadiko Filmategiak 'Tasio' zaharberritu du, eta Cannes Classicsen eman ondoren, Zinemaldiko Klasikoak saila inauguratuko du.