"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Javier Bardemek bart jaso du iazko edizioan jaso ezin izan zuen Donostia Saria. Eta dudarik gabe, berau izan da gaueko protagonista nagusia.
Sari emate ekitaldian hogeita hamar urte lehenago Bigas Lunaren Días Contados filmagatik jasotako Antzezle Onenaren Zilarrezko Maskorra eta Estatuko zein nazioarteko zuzendariekin egindako ibilbide bikaina gogoratu da.
Monica eta Carlos Bardem anai-arrebek parte hartu dute galan anaiak zineman baina bereziki pertsona mai lan beti izan duen jarrera goretsiz. Monikak, esaterako, anaiaren “nimesirako gaitasuna” azpimarratu du: “Javier antzezten dituen pertsonaien bizileku bihurtzen baita”.
Haatik, saria Bardemen antzezpen-irakasle izandako Juan Carlos Corazzak eman dio: “Ez da oso ohikoa horrelako sari garrantzitsu bat izar batek ez ematea, baina Javier horrelakoa da, eta hemen nago ni”. “Umorearen, apaltasunaren eta eskuzabaltasunaren dohaina du. Javier askorentzat inspirazioa da, gazteentzako eredu, nazioarteko erreferentzia”, adierazi du Corazzak, gaueko izarrari bide eman aurretik.
Bardemek gogora ekarri duenez, 1993an bisitatu zuen lehen aldiz Zinemaldia, “Maria Cristinaren aurrean zegoen kartel erraldoi batean barrabilak ukituz nengoela”, Huevos de oro filmarekin, eta 2021ean hil zen Pilar Bardem amari etengabeko erreferentziak eginez. Saria Bigas Lu na zuzendariari eta publiko artean oso zuhur zegoen Penelope Cruzi eskaini dio, baita Leonardo eta Luna bien seme-alabei ere, “bi aingeru, bizitzaren bi zorte, gidatu ahal izatea egokitu zaiguna, eta pertsona hobeak izaten erakusten digutenak”