"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Edizio honetako Zinemira Saria Elena Irureta (Zumaia, 1955) aktore, zuzendari eta gidoigileak jasoko du, Zinemaldia eta EPE-IBAIA ekoiztetxe-elkartearen eskutik. Iruretak ibilbide luzea egin du euskal zinemagintzan, telebistan eta antzerkigintzan, eta bere lana aitortzeko saria Euskal Zinemaren Gala Handian jasoko du, irailaren 24an Victoria Eugenia Antzokian.
Antzerti Arte Dramatikoko Eskolaren lehen promozioan diplomatu zen Donostian, eta bere lehen lanak antzerkiari lotuta egon ziren. ETBren sorrerarekin ere, Bi eta bat eta Jaun ta Jabe telesailetan parte hartu zuen, besteak beste. El Comisario telesailean hamaika denboraldi egin zituen, 1999tik 2009ra. Zinemagintzari dagokionez, 30 film baino gehiagotan parte hartu du, tartean, euskarazko pelikula esanguratsu askotan: Aupa Etxebeste!; Zorion Perfektua; Urte berri on, amona; Igelak eta Agur Etxebeste!. Platino Saria, José María Forqué Saria eta Feroz bat irabazi ditu Patrian egindako lanagatik. Aktore gisa ez ezik, Iruretak gidoi-idazketan ere egin du lan.
Julen Nafarrete Aurrekoetxea