"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Berri eta esklusiba asko eman ziren atzoko Euskal Zinemaren Gala Handian: Steven Spielberg euskaldundu da; Denzel Washington aktoreak abizena aldatu eta Denzel Basauri bihurtu da; Eneko Sagardoy durangarra James Bond berria izango da… ET ere ikusi genuen irrintzi bat botatzen eta guzti. Txantxaz txantxa, inork ez zion lapurtu protagonismoa Elena Iruretari, aurtengo Zinemira Saria, Zinemaldia eta EPE-IBAIA ekoiztetxe-elkartearen eskutik.
Victoria Eugenia antzokian euskal zinemaren izen handi ugari batu ziren atzo; denek txalo artean eta zutik jaso zuten aktore zumaiarra. “Eseri lasai” Iruretak publikoari, hunkituta. “Saririk handiena lanean jarraitzea da” esan zuen, diskurtso laburrean. Izan ere, fokoen atzean gustorago sentitzen dela aitortu zuen. Nahaste-momentu bat egon zen saria jasotzerako orduan, ez baitzen inon agertzen. Sorpresa zen: tatxan! Telmo Iruretak eman zion saria izeba “bikaina baino bikainagoari”. Keinu ederra, Telmok 2023an Elenaren eskutik jaso baitzuen Goya Saria. Etxeko apalategian lekua egin beharko dute.
Leire Martinezek eta Gorka Aginagaldek aurkeztutako ekitaldian, bestelako sariak ere banatu ziren. Edurne Azkarate aktoreak “ai ama!” batekin jaso zuen EAB Euskal Aktoreen Batasunaren Bultzada Saria, Palestinaren aldeko txapa jartzen zuen bitartean, zinegile eta ikusle ugarik egin zuten bezalaxe. Irati fimeko protagonistak zineman euskarari bultzada gehiago eman behar zaiola aldarrikatu zuen, “adorea behar baita euskaraz filmatzeko”.
Paul Urkijoren azken pelikula izan zen, hain zuzen ere, iaz euskal pelikulen artean ikusle gehien izan zuena. EZAE saria jaso zuen horregatik. Jon Garaño eta Aitor Arregi izan ziren saria banatzeko ardura hartu zutenak, eta Urkijok ere argi adierazi zuen: “Posible dugu euskarazko zine erraldoia egitea Euskal Herrian!”.
Victor Ericek eta Michel Gaztanbidek gidoi onenaren saria jaso zuten Cerrar los ojos filmagatik, Gidoia Euskal Gidoilarien Elkarte eta SGAEren eskutik; eta Unai Iparragirrek bigarrenez EITB Egile Berriak saria banatu zuen. Iaz Esti Urresolak jaso zuen eta aurten Victor Iriartek hartu du haren lekukoa, Sobre todo de noche fikziozko bere lehen filmagatik.
Izaro abeslariak, Alos Quartet taldeak eta Amaia Elizaran dantzariek girotu zuten ñabardura esanguratsu bat izan zuen ekitaldia: Euskal Zinemaren Gala izan zena, orain, Euskal Zinemaren Gala Handia izango da aurreranElena Iruretak jaso du aurten Zinemira Saria. Edurne Azkaratek EAB aktore onenaren saria jaso du. tzean. Handia baita euskal zinema.
Julen Nafarrate Aurrekoetxea