"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XX. edizioa 2024ko irailaren 23, 24 eta 25ean egingo da, Donostia Zinemaldiaren 72. edizioaren esparruan.
Ekimena IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak antolatzen du, Donostia Zinemaldiaren lankidetzan.
Hautatutako proiektuek aukera izango dute commissioning editors panelean aurkezteko eta dokumentalarekin lotutako balizko finantzatzaile eta ikus-entzunezko eta zinemagintza arloetako adituekin elkartzeko eta banakako bilerak egiteko.
Ekainaren 28ra arte proiektuak inskribatzeko aukera izango dute parte hartu nahi duten ekoizleek, foroaren webgunearen bitartez. Uztailean emango da hautatuen berri.
lauhaizetara.eu webgunean aurki daiteke deialdiari eta inskripzio-prozesuari buruzko informazio guztia.
Ondorengoen babesarekin