72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Arantxa Echevarría
Espainia 
118 min.
9 urteko bi neska txinatarren istorioa, paraleloan kontatua. Madrilgo ikastetxe batean hasten dira biak ikasten: berdinak dirudite, baina oso desberdinak dira: Lucía etorkinen alaba da. Espainiar sentitzen da, integratu nahi du, baina gurasoek ez dute gaztelaniaz hitz egiten eta egun osoan lanean ematen dute. Ez dute ezta neskatoaren urtebetetzea Burger Kingean ospatu nahi. Xiang, berriz, adoptatua da. Espainian jaiotako gurasoekin dagoen bakoitzean, deigarria da neskatoa. Ez da txinatar sentitzen, baina ez dute onartzen eskolan.
RTVE Gala
Óscar Aibar
Espainia 
68 min. Saila
1994ko abenduaren amaiera. Alcántara familia osoa (Carlos baino ez da falta, New Yorken jarraitzen baitu Karinarekin bizitzen) Urtezahar-gaua ospatzeko eta urtea elkarrekin agurtzeko bildu da, tradizioari jarraikiz. Ospakizunaren aurretik, Mercedesek, urtero bezala, bularreko minbiziaren azterketa mediko bat du, eta gauza asko birplanteatzea eragiten dio horrek. Antoniorekin hitz egin ondoren, biek erabaki ekonomiko garrantzitsu bat hartuko dute, ustekabean familia "hankaz gora" jarriko duen erabaki bat, hain zuzen. Telesailaren denboraldi berriko lehen atalaren estreinaldia.
RTVE Gala
Niete
© Niete
Vicente Villanueva
Espainia - Dominikar Errepublika 
106 min.
La Ternura filmak mago samarra den erregina baten eta haren bi alaba printzesen istorioa kontatzen digu; Itsas Armada Garaiezinean ari dira bidaiatzen hirurak, eta Felipe II.ak Ingalaterrako nobleekin komenientziaz ezkontzera behartu ditu bi gazteak, Ingalaterraren inbasioa arrakastatsua izan baita. Esmeralda erreginak gorroto ditu gizonak, bizitza beti baldintzatu eta askatasuna kendu diotelako, eta, beraz, ez du inolaz ere onartu nahi alabek bere patu bera izatea. Armada erreginak mortutzat jotzen duen uharte batetik hurbil igarotzen denean, ekaitz bat sortuko du hark, eta itsasontzia hondoratu egingo da. Erreginaren asmoa uharte horretan alabekin geratzea da, sekula gehiago gizonik ez ikusteko.
RTVE Gala
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: