"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1994ko abenduaren amaiera. Alcántara familia osoa (Carlos baino ez da falta, New Yorken jarraitzen baitu Karinarekin bizitzen) Urtezahar-gaua ospatzeko eta urtea elkarrekin agurtzeko bildu da, tradizioari jarraikiz. Ospakizunaren aurretik, Mercedesek, urtero bezala, bularreko minbiziaren azterketa mediko bat du, eta gauza asko birplanteatzea eragiten dio horrek. Antoniorekin hitz egin ondoren, biek erabaki ekonomiko garrantzitsu bat hartuko dute, ustekabean familia "hankaz gora" jarriko duen erabaki bat, hain zuzen. Telesailaren denboraldi berriko lehen atalaren estreinaldia.