Liang Ming
Txinako ipar-ekialdean, Shenyang gainbeheran dagoen hiri bat da. Xu Lingling-ek, bizitza gainbeheratu egin zaion 25 urteko neska batek, uremia du, eta gaixotasunaren unerik gorenean, aita libertinoa Tan Na lagunik onenarekin eta Zhao Dongyang ikaskide ohiarekin itzuliko zaio zaintzera. Sufritzen ari bada ere, familiaren eta lagunen maitasunari esker, bizitzea merezi duela sentituko du protagonistak. Egun batean, Tan Na eta Zhao Dongyangekin bidaiatzea erabakiko du Xu Linglingek.
Daichi Murase
Ihika herrixka lasai eta helezin batean bizi da Japoniako mendietan, bere garaian txangozalez eta dendaz beteta egon ohi zen leku batean. 12 urteko neskatoa belaunaldiz belaunaldi ostatu bat izan duen familia batean koskortu da. Duela urte batzuez gerotik, aita ez de beraiekin bizi, eta Sakik –Ihikaren amak– Shige bere aitaginarrebarekin batera zuzentzen du ostatua. Egun batean, Shige desagertu eta ostatuaren biziraupena arriskuan egongo da, Ihikaren familiara aldaketak gertatzear daudela.
Farhad Delaram
Iran - Alemania - Frantzia
116 min.
Ospitale batean lan egiten duen zinemagile gazte batek bidaia labur bat hasiko du osasun mentaleko arazoak dituen paziente batekin, benetan nor den jakiteko. Erabaki bat hartu beharko du protagonistak: emakumearekin ihes egin ala emakumea ospitalera eraman.
Diwa Shah
Koronabirus-pandemia betean, Indiak konfinamendua dekretatu du. Nepalgo langile migratzaile guztiak jaioterrira itzultzera behartuta egonik, bere seme gaixoarentzat diru gehiago irabazteko aukera ikusiko du Hansik lan-krisi horretan, bere koinatu Dil Bahadurrek biltegi batean legez kanpo lan egitea eskainiko baitio.
Askhat Kuchinchirekov
'Bauryna salu' izeneko antzinako tradizio nomada bati jarraituz, Yersultan amonari entregatua izan zen jaiotzean, hark haz zezan. Erresuminez eta gurasoengandik urrun hazi ondoren, 12 urte inguru dituenean amona hilko zaio eta ia ezagutzen ez duen familiarekin itzuli beharko du. Helduarora igarotzen ari dela eraldaketa jasanezin bat izango du Yersultan gazteak, gurasoekiko –bereziki aitarekiko– harremana konpontzen saiatzen den aldi berean.
Juan Sebastián Quebrada
Kolonbia - Frantzia - Argentina
90 min.
Federico eta Simón anaiek bete-betean bizi dute nerabezaroa, baina egun batean Simón hil egingo da festa batean balkoi batetik erori ondoren. Federico, familia gainbeheratzen ari den bitartean, azken eskola-asteak normaltasunez bizitzen saiatuko da, baina dolua egin ezinik, hildako anaiaren neska-lagun Laurarengana hurbilduz joango da; agidanez, lasaitu egiten du horrek nolabait.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2020
Ilia Malakhova
Kirak 36 urte ditu. Pulkovoko aireportuko dei-zentroan lan egiten du, eta Vera ahizpa gaztearekin eta horren alabekin bizi da. Duela pare bat urte, amak etxetik bota zituen bi ahizpak, eta desagertu egin zen gero. Kirak onartu egin beharko du ama hilda dagoela eta aurrera egin behar duela. Horretarako, heriotza-ziurtagiria lortu behar du, herentzia erreklamatu eta arreba eta ilobengandik bereiz bizitzen hasi. Bizitza berri bat izango du zain, baina Kirak ez du ezer aldatu nahi eta ama noiz itzuliko egiten du amets.
Javier Macipe
Espainia - Argentina
129 min.
90eko hamarkada. Rockero espainiar ospetsu batek Latinoamerika zeharkatuko du, bere bokazioarekiko lotura berreskuratzeko asmoz. Han, gainbeheran dagoen musikari zahar bat ezagutuko du eta topaketa horretatik erabateko porrot komertziala izateko itxura duen bikote kixotesko bat jaioko da.
Nicole Midori Woodford
Singapur - Japonia - Eslovenia - Filipinak - Indonesia
110 min.
Agerraldi errepikakorrez atsekabetuta egonik, Amik Singapurretik Japoniara bidaiatuko du, desagertutako amaren bila. Eraldatzen diren paisaien artean, ametsek, mamuek eta Amiren ama galduak euren benetako itxura azalduko dute.
Henry Bernadet
Abdelen bizitza lasaia aztoratu egingo da bere lehengusu kanporakoia uda berekin igarotzera iristen denean. Fátimak –supermerkatu batean kutxazain gisa lan berri bat hastear dagoenak– bizimodu egonkorragoa nahiko du. Arrantzan ari dela, barruan mezu bat daraman botila bat aurkituko du ertzean Toussaintek. Fikzioaren eta dokumentalaren arteko lana, Les Rayons Gamma / Gamma Rays aktore etorkin ez-profesionalekin filmatutako komedia dramatikoa da.
Niclas Larsson
AEB - Danimarka - Suedia
96 min.
Taylor Russell, Ewan McGregor eta Ellen Burstyn dira istorio honetako protagonistak. Elkarrengandik aldenduta zeuden hiru anai-arreba elkartu egingo dira amak ez duenean nahi inolaz ere jaiki nahi altzari-denda bateko sofa batetik.