Proyectak –Ventana Sur eta Marché du Film - Festival de Cannes merkatuek eta Donostia Zinemaldiak elkarlanean abiarazitako ekimenak– ekoiztetxeak, nazioarteko salmenta-agentziak eta jaialdien programazio-arduradunak hartuko ditu Europaren eta Latinomerikaren arteko koprodukzio bila dabiltzan 15 proiektuen aurkezpenean; euren finantzaketa osatu eta bazkide berriak aurkitzea da aurkezpen horren helburua.
Proyecta aurrez aurre eta online egingo da Ventana Sur merkatuaren esparruan, eta seigarren edizio hau pitchingen saio batez (Buenos Aires hirian egingo da azaroaren 29an hango ekoizle eta ekoiztetxeen eskutik) eta aurrez aurreko hitzorduez (one on one hitzorduak azaroaren 30ean) osatuta egongo da.
Aurtengo selekzioak mundo osoko zinegile berrien dibertsitate eta sormena agerian uzten du. Hautatutako hamaika proiektu Latinoamerikako zenbait herrialdeetatik eratorriak dira, hala nola: Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Kuba, Honduras, Mexiko eta Peru. Beste lauek Europan dute jatorria baina harreman estua dute Latinoamerikarekin. Haietatik bik Alemania eta Norvegiarekin adostu dute koprodukzioa, eta beste bik bazkide espainiarrak dituzte: Tres noches negras / Three Black Nights Txile eta Espainiaren arteko koprodukzioa horren adibide izanik, azken Europa eta Latinoamerika Koprodukzio Foroan parte hartzaile izan zen.
Proyecta ekimena Ventana Sur merkatuaren –Latinoamerikako ikus-entzunezkoen merkatu garrantzitsuenaren– parte da. Ventana Sur Argentinako Zinemaren eta Arteen Institutu Nazionalak (INCAA) eta Marché du Film - Festival de Cannes merkatuak antolatzen dute Europa Creativa MEDIAren babesarekin. Azaroaren 27tik abenduaren 13ra bitartean ospatuko da 2023ko edizioa.
Aurten ezarritako lankidetza-akordio berrien ondorioz, hautatutako proiektuen ordezkariek, lehen aldiz, bi sari garrantzitsu jasotzeko aukera izango dute, gonbidapen gisa: bata, hurrengo urteko Sørfond Pitching Forum-erako, zeinak aukera emango dien beren proiektua aurkezteko (betiere Sørfond-en baldintzak betetzen badituzte) balizko koproduktore norvegiarrei, eta automatikoki Sørfonden laguntzak eskatzeko aukera izango dute proiektuak koprodukzio norvegiarra badu. Bigarrenik, proiektuen ordezkariek datorren urteko WEMW (When East Meets West) koprodukzio-merkatuko ideia-laborategi batean parte hartu ahal izango dute. Hitzordu ezaguna da Triesten (Italia), eta laborategiak diseinatuta daude Latinoamerikako eta Ibermedia programan parte hartzen duten herrialdeetako proiektuei eta profesionalei harrera emateko.
2023ko Proyectan hautaturiko hamabost proiektuak hauek dira:
Industria Saila ondorengoen babesarekin