Jaione Camborda zuzendari donostiarraren O corno / The Rye Horn filmak (Espainia-Portugal-Belgika) irabazi du Donostia Zinemaldiaren 71. edizioko Urrezko Maskorra. Gainera, epaimahai ofizialak erabaki du zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra Tzu-Hui Peng eta Ping-Wen Wang zuzendariei ematea, Chun xing / A Journey in Spring (Taiwan) filmagatik, eta gidoi onenaren saria, berriz, María Alchéri eta Benjamín Naishtati ematea, Puan filmagatik (Argentina-Italia-Alemania-Brasil) –biek zuzendu dute film luzea–.
Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorra ex aequo jaso dute Marcelo Subiottok eta Tatsuya Fujik. Lehenak Alchéren eta Naishtaten Puan filmean jokatu duen rolagatik eta bigarrenak, berriz, Kei Chika-uraren Great Absence filmean egindako lanagatik. Taldeko Interpretazio Onenaren Zilarrezko Maskorra, bestalde, Hovik Keuchkerianentzat izan da, Isabel Coixeten Un amor (Espainia) filmean jokatutako rolagatik. Isabella Eklöfek zuzendutako Kalak filmak (Danimarka-Suedia-Norvegia-Finlandia-Groenlandia-Herbehereak) argazki onenaren saria jaso du (Nadim Carlsenentzat izan da), bai eta Epaimahaiaren Sari Berezia ere; izan ere, "inola ere ezagutzen ez genuen mundu batean murgiltzen gaitu. Antzezpenak harrigarriak eta enpatikoak dira, eta herrialdea eta haren gatazkak eta ezkututako edertasuna erakusten ditu egiazko zinema-artearen bidez".
Laugarren urtez jarraian, Urrezko Maskorra emakume batek lortu du. Aurretik, hauek lortu dituzte: Beginning (Dea Kulumbegashvili, 2020), Crai nou / Blue Moon (Alina Grigore, 2021) eta Los reyes del mundo / The Kings of the World (Laura Mora, 2022). Gainera, O Corno Ikusmira Berriak programatik datorren eta Sail Ofizialeko saririk garrantzitsuena irabazi duen lehen filma da. Ikusmira Berriak Donostia Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elías Querejeta Zine Eskolak antolatzen dute elkarrekin.
Palmaresean, film luzearen debut bat dago (Chun xing / A Journey in Spring), bai eta hiru bigarren film ere (O corno, Great Absence eta Kalak).
Sari horiek eman dituen epaimahai ofizialaren buru Claire Denis zinemagilea izan da, eta honako hauek izan dira gainerako epaimahaikideak: Fan Bingbing aktorea, Cristina Gallego ekoizlea, Brigitte Lacombe argazkilaria, Robert Lantos ekoizlea, Vicky Luengo aktorea eta Christian Petzold zuzendaria.
Galaren ondoren, Dance First James Marshen film berriaren (Erresuma Batua-Hungaria-Belgika) mundu mailako estreinaldia egin da. Gabriel Byrnerekin, Sandrine Bonnairerekin, Aidan Guillenekin, Fionn O'Shearekin eta Leonie Lojkinerekin batera etorri da Donostiara.
BESTE SARI OFIZIAL BATZUK
Kursaal jauregian izan da Donostia Zinemaldiaren 71. edizioko klausura-gala, eta beste zenbait sari ofizial ere banatu dira.
Bahadur The Brave Diwa Shah zinemagilearen lehen filmak (India) Kutxabank-New Directors saria jaso du, eta El castillo Martín Benchimolen lehen bakarkako film luzeak (Argentina-Frantzia-Espainia), berriz, Horizontes saria. Azken hori Berlingo Panorama sailean estreinatu zen, 2022an, Donostian, WIP Latam Industria Saria eta WIP Latam onenarentzako EGEDA Platino Industria Saria jaso ondoren. Zabaltegi - Tabakalera saria Eduardo Williamsen El auge del humano 3 / The Human Surge 3 filmarentzako izan da (Argentina-Portugal-Herbehereak-Frantzia-Brasil- Hong Kong-Perú), eta Ulises de la Ordenen El juicio / The Trial (Argentina-Norvegia-Frantzia-Italia) filmak aipamen berezia jaso du.
Nest The Mediapro Studio saria California Institute of the Arts School of Film/Videoko Nehal Vyasen Amma ki katha film laburrak (India) jaso du, eta sail horretako aipamen berezia Institut de Arts de Diffusioneko Marie Falysek zuzendutako Entre les autres filmarentzat (Belgika) izan da.
Edizio honetan berreskuratu den Culinary Zinema Film Onenaren Saria Tran Anh Hungen La passion de Dodin Bouffant / The Pot au Feu filmarentzako (Frantzia) izan da, eta Eusko Label sari berria, berriz, Mikel Urretabizkaiak jaso du, lehena, Latxa filmagatik. Bigarrena Paolo Tizónek jaso du Soroborda filmagatik (Espainia).
Gainera, Euskal Zinemaren Irizar saria El sueño de la sultana / Sultana's Dream (Sultanaren ametsa) filmak (Espainia-Alemania) jaso du, Isabel Herguera animaziozko filmen zuzendariaren lehen film luzeak. Bestalde, Fingernails Christos Nikouren bigarren filmak (AEB) –Sail Ofizialean lehiatu da hori ere– FIPRESCI saria irabazi du.
Donostia Hiria Publikoaren Saria, Perlak saileko ikusleek aukeratzen dutena, Veneziako zinema-jaialdia itxi zuen J.A. Bayonaren La sociedad de la nieve / The Society of the Snow filmarentzako (Espainia) izan da, eta Europako Film Onenaren Publikoaren Saria, aldiz, Io capitano / I'm Captain filmarentzako (Italia) izan da. Matteo Garronek zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia irabazi zuen Veneziako zinema-jaialdian film horrekin eta Seydou Sarr-ek, aldiz, interprete gazte onenaren Marcello Mastroianni saria. Azkenik, New Dorectors saileko Javier Maciperen La estrella azul / The Blue Star filmak (Espainia-Argentina) gazteriaren TCM saria lortu du.
FILM ONENAREN URREZKO MASKORRA
Jaione Camborda (Espainia)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Espainia - Portugal - Belgika
EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA
Isabella Eklöf (Suedia)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Danimarka - Suedia - Norvegia - Finlandia - Groenlandia - Herbehereak
ZUZENDARI ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA
TZU-HUI PENG, PING-WEN WANG (Taiwan)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Taiwan
INTERPRETAZIO NAGUSI ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA (ex aequo)
MARCELO SUBIOTTO (Argentina)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Argentina - Italia - Alemania - Frantzia - Brasil
TATSUYA FUJI (Japonia)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Japonia
TALDEKO INTERPRETAZIO ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA
HOVIK KEUCHKERIAN (Libano)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Espainia
GIDOI ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA
MARÍA ALCHÉ, BENJAMÍN NAISHTAT (Argentina)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Argentina - Italia - Alemania - Frantzia - Brasil
ARGAZKI ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA
NADIM CARLSEN (Danimarka)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Danimarka - Suedia - Norvegia - Finlandia - Groenlandia - Herbehereak
Beste sari ofizial batzuk |
KUTXABANK-NEW DIRECTORS SARIA
Diwa Shah (India)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
India
Martín Benchimol (Argentina)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Argentina - Frantzia - Espainia
ZABALTEGI-TABAKALERA SARIA
Eduardo Williams (Argentina)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Argentina - Portugal - Herbehereak - Taiwan - Brasil - Hong Kong - Sri Lanka - Peru
Aipamen berezia
Ulises de la Orden (Argentina)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Argentina - Norvegia - Frantzia - Italia
NEST THE MEDIAPRO STUDIO SARIA
Nehal Vyas (India)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
India
Aipamen berezia
Marie Falys (Belgika)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Belgika
CULINARY ZINEMA FILM ONENAREN SARIA
Tran Anh Hung (Vietnam)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Frantzia
Lehen saria
Mikel Urretabizkaia (Espainia)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Espainia
Bigarren saria
Paolo Tizón (Peru)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Espainia
EUSKAL ZINEMAREN IRIZAR SARIA
Isabel Herguera (Espainia)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Espainia - Alemania
DONOSTIA HIRIA PUBLIKOAREN SARIA
J.A. Bayona (Espainia)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Espainia
DONOSTIA HIRIA PUBLIKOAREN SARIA EUROPAKO FILM ONENARENTZAT
Matteo Garrone (Italia)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Italia
Javier Macipe (Espainia)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Espainia - Argentina
WIP LATAM INDUSTRIA SARIA
Los domingos mueren más personas / Most People Die on Sundays
Iair Said (Argentina)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Argentina - Italia - Suitza
WIP LATAM ONENARENTZAKO EGEDA PLATINO INDUSTRIA SARIA
Los domingos mueren más personas / Most People Die on Sundays
Iair Said (Argentina)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Argentina - Italia - Suitza
© Contando Films/Network Movie&Studio Zentral/ZDF
WIP EUROPA INDUSTRIA SARIA
Mannequins (WT)
Michael Fetter Nathansky (Alemania)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Alemania
© Contando Films/Network Movie&Studio Zentral/ZDF
WIP EUROPA SARIA
Mannequins (WT)
Michael Fetter Nathansky (Alemania)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Alemania
EUROPA-LATINOAMERIKA XII. KOPRODUKZIO FOROKO SARIAK
EUROPA-LATINOAMERIKA XII. KOPRODUKZIO FOROKO PROIEKTU ONENARI SARIA
Todo esto eran mangas / These Were All Fields
Daniela Abad Lombana (Italia)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Kolonbia
DALE! SARIA (EUROPA-LATINOAMERIKA GARAPENA)
Little war
Barbara Sarasola-Day (Argentina)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Argentina - Herbehereak
ARTEKINO INTERNATIONAL PRIZE
Los días libres / The Days Off
Lucila Mariani (Argentina)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Argentina - Brasil
ELAMEDIA EUSKADI POSTPRODUKZIO SARIA
after the night, the night
Naomi Pacifique (Suitza - Herbehereak)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Suitza - Herbehereak
ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGE SARIA
EUROPAKO PROIEKTU ONENA
HypeRate.io
Alemania
ESPAINIAKO PROIEKTU ONENA
WitScript
Espainia
XIX LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN KOPRODUKZIO FOROAREN SARIAK
IBAIA-BILIBIN CIRCULAR SARIA
YO TERRATENIENTE
Rodrigo Demirjian
Ekoizlea: Tourmalet Films, AH! Cine
(Espainia - Argentina)
DOGWOOF SARIA
DECEMBER
Grzegorz Paprzycki
Ekoizlea: Telemark, Just a moment
(Polonia - Lituania)
IBAIA-ELKARGI SARIA
PULSO
Victoria Alvares, Quentin Delaroche
Ekoizlea: Revoada Produçoes
(Brasil)
RTVE - BESTE BEGIRADA SARIA
The Royal Hotel
Kitty Green (Australia)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Australia
Aipamen berezia
All Dirt Roads Taste of Salt
Raven Jackson (AEB)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
AEB
ESPAINIAKO LANKIDETZA SARIA
La estrella azul / The Blue Star
Javier Macipe (Espainia)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Espainia - Argentina
AGENDA 2030 EUSKADI BASQUE COUNTRY SARIA
Bâtiment 5 / Les Indésirables
Ladj Ly (Frantzia)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Frantzia
Creatura
Elena Martín Gimeno (Espainia)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Espainia
Aipamen berezia
Mientras seas tú / Mentre siguis tu / While You're Still You
Claudia Pinto Emperador (Venezuela)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Espainia
Fingernails
Christos Nikou (Grezia)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
AEB
FEROZ ZINEMALDIA 2023 SARIA
Un amor
Isabel Coixet (Espainia)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Espainia
EUSKAL GIDOIGILEEN ELKARTEA SARIA
Isabel Herguera (Espainia), Gianmarco Serra (Italia)
"EL SUEÑO DE LA SULTANA / SULTANA'S DREAM" (Espainia - Alemania )
20.000 especies de abejas / 20,000 Species of Bees (20.000 erle espezie)
Estibaliz Urresola (Espainia)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Espainia
Aipamen berezia
Gabi, 8 urtetik 13 urtera / Gabi: Between Ages 8 and 13
Engeli Broberg (Suedia)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Danimarka - Suedia - Norvegia
Aku wa Sonzai Shinai / Evil Does Not Exist
Ryusuke Hamaguchi (Japonia)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Japonia
All Dirt Roads Taste of Salt
Raven Jackson (AEB)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
AEB
Great Absence
Kei Chika-Ura (Japonia)
Ekoizpeneko herrialdea(k):
Japonia