"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Proiektuaren deskribapena: WitScriptek aparteko kalitatea eta eraginkortasuna bermatzen ditu, deep learning delakoan eta adimen artifizialean oinarritutako lengoaia automatikoki ezagutzeko ereduak (ASR) baliatuta, garapen teknologikorako funtsezko elementu gisa. Offeko ahotsaren kalitatea kontrolatzeko prozesuetan denboraren % 70 baino gehiago automatizatzen du.
Proiektuaren deskribapena: Zuzeneko streamingetan, ekitaldietan eta jokoetan bihotz-maiztasuneko datuak integratzen ditugu, horiek zer-nolako inpaktu emozionala duten agerian uzteko eta, hala, hiperpertsonalizaziorako automatizazioak ahalbidetzeko.
Prototipo-fasea: ingurune garrantzitsu batean balidatutako soluzioaren prototipo funtzional bat dago.
Zinemaldia Startup Challenge Zinemaldia & Technology-ren esparruan kokatua dago, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta SPRIren bitartez sustatzen du.
Espainiako startup-ei zuzendutako lehiaketa ‘Spanish Screenings: Financing & Tech’ ekimenaren (Spanish Screenings XXL merkatuaren ardatzetako bat) parte da.
Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bitartez sustatzen du Zinemaldia Startup Challenge, Zinemaldia & Technology jardunaldiaren ekimen nagusia; Donostia Zinemaldiak hauekin lankidetzan antolatzen du Zinemaldia & Technology: TECNALIA; ALÍA (Ikus-entzunezkoen Industria Aliantza); eta Vicomtech.
Spanish Screenings Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan dago. Plan horrek helburu du Espainiak Europako ikus-entzunezkoen hub gisa duen rola indartzea, Kultura eta Kirol Ministerioak sustatzen du ICAA Zinemagintzaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren bidez, ICEX España Exportación e Inversiones, Malagako zinema-jaialdia eta Donostia Zinemaldia direla medio.
ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGE SUSTATZAILEA
ZINEMALDIA & TECHNOLOGY
Industria Saila ondorengoen babesarekin