"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
David Fincherren The Killer film berria da Donostia Zinemaldiaren 71. edizioko ezusteko filma.
Besteak beste Se7en, Zodiac eta The Social Network filmen zuzendariaren azken proposamena aurreko Veneziako zinema-jaialdian lehiatu zen. The Killer Alexis Nolenten (Matz) izen bereko eleberri grafikoan oinarrituta dago, Luc Jacamonek ilustratu du eta Michael Fassbender du protagonista. Hiltzaile baten istorioa kontatzen du: zorigaiztoko istripu baten ondoren, aurre egingo die bere nagusiei, bai eta bere buruari ere, bere ustez pertsonala ez den nazioarteko jazarpen batean.
Erik Messerschmidt argazki-zuzendariak –Oscar sari bat irabazi zuen Mank (David Fincher, 2020) filmean egindako lanagatik– aurkeztuko du filma Victoria Eugenia antzokian, larunbatean (hilak 30), 19:00etan. The Killer agertoki berean ikusi ahal izango da, halaber, 08:30ean, eta Principal antzokian, berriz, 13:00etan.
Donostia Zinemaldiak ezusteko film bat programatzeko tradizioa berreskuratu zuen 2019an. The Killer filmaren aurretik, hauek eman dira: Joker (Todd Phillips, 2019), Sportin’ Life (Abel Ferrara, 2020), Spencer (Pablo Larraín, 2021) eta Blonde (Andrew Dominik, 2022).
Hiltzaile batek, zorigaiztoko istripu baten ondoren, aurre egingo die bere nagusiei, bai eta bere buruari ere, bere ustez pertsonala ez den nazioarteko jazarpen batean.