"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiko Industria Sailak Focus on ekimena antolatzen du 2014az geroztik hona. Ekimen horretan, herrialde, eskualde edo lurralde batetik etorritako profesionalez osaturiko talde bat Zinemaldira etortzen da euren harreman-sarea zabaldu eta Industriaren jardueretan parte hartzeko.
2023an, Cinema do Brasilekin gauzatutako lankidetzari esker, Brasilgo ikus-entzunezkoetako zortzi profesionalek abagune paregabea izango dute beren proiektuetarako bazkideak aurkitzeko eta nola Europako hala Latinoamerikako beste herrialde batzuekin batera ekoizteko aukerak zabaltzeko.
1975ean lehendabizikoz lehiatu zen film brasildar bat Sail Ofizialean: Antonio Carlos da Fontouraren A Rainha Diaba; harrez geroztik, Brasilgo zinematografiak etengabeko presentzia izan du Zinemaldian.
Horrela, 2008an Donostia Zinemaldiak eta Cinema do Brasilek hasi zuten lankidetza emankorrari esker, ekoizpen brasildarren etengabeko presentzia lortu da, dela sail lehiakorretan, dela WIP Latamen eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan.
2023an zazpi ekoizpen eta koprodukzio brasildar aurkeztuko dira Donostian: María Alché eta Benjamín Naishtaten Puan, Sail Ofizialean; Guto Parenteren −2022ko WIP Europan Projecto Paradiso jaso zuena− Estranho Caminho / A Strange Path eta Carolina Markowiczen Pedágio / Toll, Horizontes Latinos sailean; Eduardo Williamsen El auge del humano 3 / The Human Surge 3 eta Rodrigo Morenoren Los delincuentes / The Delinquents, Zabaltegi-Tabakalera sailean; eta Lucila Marianiren Los días libres / The Days Off, eta Alice Stamato eta Val Hidalgoren Ninho Tinto / Red Nest, azkenik, Foroan.
Focus on ekimena 2014an abiatu zen, Focus on Canada programarekin, Telefilm Canadarekin izandako lankidetzari esker. Kanada 2015ean ere izan ekimenaren jomuga, arrakasta handia izan baitzuen 2014ko edizioak. 2016an, Danimarka, Islandia eta Norvegiako zinema-institutuekin lankidetzan, Focus on Nordic Glocal egin zen; 2018an, bestalde, Baltikoko herrialdeei eskaini zitzaien; 2019an, Poloniako Zinema Institutuaren laguntzari esker, Focus on Poland egin zen; 2021ean, berriz, Focus on Georgia egin zen Georgian National Film Center erakundearekin lankidetzan; eta 2022an, azkenik, Focus on Serbia gauzatu zen Film Center Serbia entitatearen lankidetzari esker.
Laguntzailea
Cinema do Brasilek ondorengo babesa du
Industria Saila ondorengoen babesarekin