Lavazza, munduko kafe-marka nagusia, Donostia Zinemaldiko kafe ofiziala izango da lehen aldiz, irailaren 22tik 30era bitartean
Ekitaldiaren egunetan zehar, Lavazzak bere erakusmahaiak eta gune estrategikoak izango ditu La Reserva de ¡Tierra! izeneko gama osoko kafea eskaintzeko, bere azken nobedadea barne: La Reserva de ¡Tierra! Cuba.
Donostia Zinemaldia Espainiako Estatuko jaialdirik garrantzitsuena da zinema-industriarako, eta ospe handia du nazioartean. Izan ere, Fundazio Garaikidearen Kulturaren Behatokiaren arabera, Estatuan egiten direnen artean eragin handiena duen laugarren jarduera edo erakunde kultural bihurtu da Zinemaldia. Gainera, FIAPFen A kategoriako jaialdi bakarra da Espainiako Estatuan, Europan existitzen diren zazpietako bat eta munduko hamabostetako bat, Cannesko, Berlingo eta Veneziako jaialdiak bezala.
Ez dago zalantzarik Zinemaldia nabarmena dela eta proiekzio handia duela nazioartean, eta paralelismo handia du horrek Lavazzak kafe-sektorean duen nazioarteko lidergoarekin; konpainiak 140 merkatutan dihardu eta 30.000 milioi katilu kafe baino gehiago zerbitzatzen ditu urtero, ahalik eta esperientziarik onena eskainiz.
Lavazzako Iberia Regional Sales Manager Víctor Santosen arabera: “Oso zoriontsu egiten gaitu lankidetza hau hasteak Donostia Zinemaldiarekin, zeinarekin entzuleei eta kontsumitzaileei esperientzia bikaina eskaintzeko espiritua partekatzen dugun. Gainera, Donostiarekin dugun lotura aspalditik dator, iraganean San Sebastian Gastronomikan egon baikinen, non benetako espresso italiarra eskaini genien parte-hartzaile guztiei. Plazera da guretzat munduko bazter guztietan kaferik onena eskaintzen jarraitzea”.
Jasangarritasuna, Lavazza etxearen marka
La Reserva de ¡Tierra!, Lavazzak Donostia Zinemaldian duen gama, barista profesionalei eskainitako markaren kalitate iraunkorreko blenden bilduma da. La Reserva de ¡Tierra! gamako nahasketak bikaintasunaren eta jasangarritasunaren sinonimoak dira: Rainforest Alliancek ziurtatutako lursailetatik edo lursail organikoetatik datoz; halaber, kontu handiz hautatu eta txigortzen dira, kafearen jatorriaren benetako zaporea dastatzeko esperientzia paregabea eskaintzeko. Lavazza Fundazioak sustatutako eta kudeatutako gizarte-erantzukizuneko proiektuetan parte hartzen duten lurraldeen eta komunitateen aleak biltzen ditu La Reserva de ¡Tierra! gamaren blend bakoitzak.
2004an Lavazza Fundazioa sortu zenean, Taldea gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasunaren aldeko konpromisoa egituratzen hasi zen, kafea ekoizten duten komunitateentzako proiektu neurgarrien bidez (33, gaur egun). Hiru kontinentetako 21 herrialdetako 180.000 kafe-nekazarik baino gehiagok hartzen dute onura Lavazza Fundazioaren proiektu horietatik. Komunitateko toki-partnerrekin lankidetzan arituz, Fundazioak kafe-ekoizpenaren errendimendua eta kalitatea hobetzeko jomuga du, baita ekoizleen artean enpresa-espiritua sustatzeko eta haien bizi-kondizioak hobetzekoa ere, emakumeen lana balioetsi eta belaunaldi berriak inplikatzeaz gain.
Lavazza Taldeari buruz
Lavazza marka Turinen sortu zen 1895ean, eta Lavazza familiarena izan da lau belaunaldiz. Gaur egun, Lavazza Taldea kafearen munduko eragile nagusietako bat da, 2.700 milioi euro baino gehiagoko fakturazioarekin eta bere merkatuetan lider diren marka handiekin, hala nola Lavazza, Carte Noire, Merrild eta Kicking Horse
Enpresa-sektore guztietan aktibo dago eta 140 merkatutan dihardu, 5 herrialdetan kokaturiko 8 fabrika eta mundu osoan 5.500 lankide inguru izanik. Taldearen mundu mailako presentzia 125 urtetik gorako hazkundearen emaitza da, eta urtero ekoizten diren 30.000 milioi Lavazza kafe-katilu istorio arrakastatsu baten lekuko dira, ahalik eta kaferik onena eskaintzen jarraitzeko, bere forma guztietan, hornidura-katearen maila guztietan arreta jarriz betiere: lehengaiaren aukeraketatik katilura iristen den produkturaino.
Lavazza Taldeak kafearen kultura irauli du, ikerketan eta garapenean etengabe inbertitzen baitu: enpresaren lehen arrakasta markatu zuen intuizioa, barietate eta kafe naturalaren jatorri ezberdinen nahasketa, packaging berritzaileen garapena; espazioan edandako lehen espressoa, dozenaka patente industrial, etab. Denborei aurrea hartzeko gaitasuna jasangarritasunaren ikuspegian ere islatzen da (jasangarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa), estrategia korporatiboak bideratzeko erreferente izan baita beti.
«Goizero mundu hobe batean esnatzea» da Lavazza Taldearen helburu soziala, akziodunentzat, laguntzaileentzat, kontsumitzaileentzat eta markaren presentzia duten erkidegoentzat balio jasangarria sortzeko, lehiakortasuna gizarte- eta ingurumen-erantzukizunarekin konbinatuz.