Hona hemen Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan aurkeztuko diren hamasei proiektuak: Agua caliente (Juan Pablo González eta Ana Isabel Fernández de Alba); El Mensaje / The message (Iván Fund); Estoy bien / I’m fine (Alicia Scherson); Fauna (Federico Veiroj); La reserva / The Reserve (Ezequiel Yanco); Little War, (Bárbara Sarasola-Day); Los días libres / The Days Off (Lucila Mariani); Mil pedazos / A Thousand Pieces (Sergio Castro San Martín); Ninho Tinto / Red Nest (Alice Stamato eta Val Hidalgo); Nostalgia del futuro / Nostalgia From the Future (Florencia Colman); Okonomiyaki (Gabe Klinger); Todo esto eran mangas / These Were All Fields (Daniela Abad Lombana); Tres balas / Three Bullets (Génesis Valenzuela); Tres noches negras / Three Dark Nights (Theo Court); eta Un cabo suelto / A Loose End (Daniel Hendler). Zortzi herrialdetatik etorritako proiektu horiek 222 lanen artean hautatu dituzte. Aurtengo edizioa irailaren 25etik 27ra izango da, eta ekitaldian parte hartuko duten ordezkariek aukera izango dute nazioarteko balizko bazkideei euren proiektuak ezagutarazteko, finantzaketa osatze eta nazioarteko merkatuetarako sarbidea hobetze aldera.
Hamabost proiektuetako zazpi zuzendarien lehen edo bigarren proiektuak dira. Donostia Zinemaldira itzuliko dira hauek euren proiektu berriekin: Juan Pablo González eta Ana Isabel Fernández de Alba, Agua Caliente lanarekin, lehena –Dos estaciones (Horizontes Latinos, 2022)– aurkeztu ondoren (Sundance zinema-jaialdiko World Cinema Dramatic Competition saileko interpretazio onenaren saria irabazi zuen lehen lan horrek, 2019ko Foroan eta 2022ko WIP Latamen izan ondoren); eta Sergio Castro San Martín, Foroaren eta WIP Latamen beste edizio batzuetan parte hartu izan duena, hurrenez hurren, El gol más triste / The Saddest Goal (2017) eta La mujer de barro / The Mud Woman (2014) lanekin. Horrez gain, lehendabizikoz izango dira Zinemaldian Florencia Colman (Nostalgia del futuro); Lucila Mariani (Los días libres); Alice Stamato eta Val Hidalgo (Ninho Tinto); eta Génesis Valenzuela Elías Querejeta Zine Eskolako ikasle ohia (Tres balas).
Daniela Abad Lombana zuzendaria ere lehendabizikoz izango dugu Donostian, eta Todo esto eran mangas proiektua –bere hirugarren film luzea, lehena fikzioan– defendatuko du; gauza bera egingo du Ezequiel Yancok La reserva egitasmoarekin. Halaber, Bárbara Sarasola-Day ekoizle eta zuzendariak ere Donostian aurrenekoz hartuko du parte, zuzendari gisa, Little War proiektuarekin. Alabaina, Zinemaldiko beste edizio batzuetan izan du presentzia Sarasola-Dayk, filmak eta proiektuak aurkeztu baititu, ekoizle gisa, Zinemaldiko hainbat sailetan; horren adibide, Benjamín Naishtaten Rojo (2018) –hiru sariren irabazlea– Sail Ofizialean aurkeztu zuen, eta María Alché eta Benjamín Naishtaten Puan, orobat, Sail Ofizialean lehiatuko da aurten.
Hauek dira, halaber, Donostia Zinemaldiaren aurreko edizio batzuetan parte hartu duten zinemagileak: Alice Scherson, Estoy bien aurkezten diguna eta Koprodukzio Foroan parte hartu zuena 1989 (2017) lanarekin; Theo Court, Tres noches negras obrarekin, Blanco en Blanco (Foroa, 2015) lanaren parte-hartzearen ostean; Federico Veiroj (El apóstata, Sail Ofiziala, 2015, besteak beste) Faunarekin; Iván Fund (WIP Latam Industriaren Saria 2020an Piedra Noche / Dusk Stonekin), El Mensaje lana aurkeztuz; Daniel Hendler (El candidato, WIP Latam 2015) aktore eta zuzendaria, Un cabo suelto obrarekin; eta Gabe Kingler, Okonomiyakirekin (Porto, New Directors 2016).
Proiektu onenaren saria: 10.000 euro gordin proiektu irabazlearen ekoizle nagusiarentzat.
DALE saria!: (Europa-Latinoamerika Garapena), EFADek (Europako Zinema Agentzien zuzendariak) eta CAACIk (Iberoamerikako Ikus-entzunezko eta Zinematografiako Agintarien Konferentzia) eskainia, proiektu irabazlearen ekoiztetxe nagusiari 20.000 euro gordin ematean datza.
ArteKino International Award saria, ARTEk eskainia, proiektu irabazlearen ekoiztetxe nagusiari 6.000 euro gordin ematean datzana.
Ekimen hau ondorengoen babesletzari, laguntzari eta lankidetzari esker gauzatu daiteke: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, Europa Creativa MEDIA eta CAACI (Iberoamerikako Zinematografiako Agintarien Konferentzia), EFAD (Europako Zinema Agentzien zuzendariak), ArteKino, Producers Network (Marché du Film-Festival de Cannes), Zinemaren eta Ikus-entzunezkoen Institutu Nazionala-INCAA eta LatAm.
Sustatzaileak:
Laguntzaileak:
Industria Saila ondorengoen babesarekin