"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiaren hamabigarren Koprodukzio Foroak Europako eta Latinoamerikako ikus-entzunezko proiektuentzako deialdia egin du. Proiektuek gutxienez 60 minutuko iraupena izan behar dute, eta finantzaketaren %20 ziurtatuta gutxienez. Europako proiektuek Latinoamerikarekin lotura zuzena izan behar dute.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa irailaren 25etik 27ra egingo da, eta hautatutako proiektuak aurrez grabatutako pitching baten bidez eta bileren bidez aurkezten dira filma ekoizten eta zuzentzen dutenen, eta bazkide izan daitezkeenen artean.
Foroa bat dator Zinemaldiko bi work in progress-ekin, Europako (WIP Europa) eta Latinoamerikako (WIP Latam) ekoizpenei zuzenduak, eta zinema industriako profesionalen arteko harremanak eta akordioak sustatzen dituen topagunea da.
Hautatutako proiektuek hiru sari irabazteko aukera izango dute: Proiektu Onenaren Saria; DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena) eta ArteKino International Prize Saria. Gainera, Zinemaldiaren eta Ventana Sur zinema-merkatuaren arteko elkarlanari esker, Foroan aukeratutako Europako proiektuek Ventana Surreko Proyecta ekimenean parte hartu ahal izango dute, eta baldintzak betetzen dituzten gainontzeko proiektuek, Canneseko Marché du Film-eko Producers Network-aren hurrengo edizioan.
Zinemaldiak hogei proiektu aukeratuko ditu gehienez ere, hiru aditu hauen txostenetan oinarrituta: Agustina Chiarino ekoizlea eta Donostia Zinemaldiko Hautespen batzordeko kide diren Esperanza Luffiego eta Javier Martín programatzaileak.
2012an sortu zenetik, Foroak 176 proiektu hautatu ditu, eta horietatik 89 osatu eta zinema-aretoetan estreinatu dira, baita nazioarteko zinema-jaialdietan ere, besteak beste, Cannesen, Berlinen, Venezian, Sundancen, Locarnon eta Donostian.
SARIAK |
Arautegia irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.
IZENA EMATEKO EPEMUGA: EKAINAK 15
industria@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481217
www.sansebastianfestival.com
Ekimen hau ondorengoen babesletzari, laguntzari eta lankidetzari esker gauzatu daiteke: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, Europa Creativa MEDIA eta CAACI (Iberoamerikako Zinematografiako Agintarien Konferentzia), EFAD (Europako Zinema Agentzien zuzendariak), ArteKino, Producers Network (Marché du Film-Canneseko zinema-jaialdia), Zinemaren eta Ikus-entzunezkoen Institutu Nazionala-INCAA eta LatAm.
Sustatzaileak:
Laguntzaileak:
Industria Saila ondorengoen babesarekin