"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak ireki egin du 71. edizioan parte hartu nahi duten filmen aurre-hautaketa. Oraingoz, WIP Latam, WIP Europa eta Nest ez diren gainerako sailetan parte hartu nahi duten filmek eman ahalko dute izena. Aipatutako sailetako izen-emateak ekainean irekiko dira; beraz, EZ dira orain erregistratu behar.
Aurreko urteetan bezala, izena emateko prozesuan, filmen arlo hauetan aritzen diren pertsonen genero-identifikazioari buruzko informazioa eskatuko da: zuzendaritza, ekoizpena, gidoia, muntaketa, argazkia, musika, soinua eta, aurten hasita, baita arte zuzendaritza ere.
Aurre-hautaketan izena emateko epea 2023ko ekainaren 19an amaituko da.
Informazioa, parte hartzeko arau orokorrak, sail bakoitzaren araudia eta online inprimakia Zinemaldiaren webgunean daude eskura: www.sansebastianfestival.com