"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Iberseries & Platino Industriak Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan antolaturiko Platino Industria Koprodukzio Foroan parte hartzeko hautatu diren hamar lanak iragarri ditu, eta lankidetza horixe da, hain zuzen ere, irailaren 27tik 30era Matadero Madrid zentroan egingo den ekitaldiaren bigarren edizioko berritasunetako bat, ahaztu gabe aurten Madrilgo Udalaren eta Erkidegoaren laguntza ere izango duela.
Proiektu hauek izango dira Platino Industria-SSIFF Koprodukzio Foroaren hautaketan: Amor, sexo y lágrimas, Argentinakoa; Antártica, Txile, Espainia eta Argentinakoa; Aquí hay dragones, Mexiko eta Kolonbiakoa; Bajo el mismo sol, Dominikar Errepublikakoa; El Reino, Kolonbia eta Frantziakoa; Evasión, Txile, Brasil eta Espainiakoa; La balada del fénix, Mexikokoa; Se queman de la misma forma, Argentinakoa; Una semana en Madrid, Argentina eta Espainiakoa, eta Veterano, Mexikokoa.
Gainera, Bajo el mismo sol eta Se queman de la misma forma lanak nola Iberseries & Platino Industrian hala Donostia Zinemaldian aurkeztuko dira.
Telesailen Koprodukzio eta Finantzaketa Foroan parte hartzen duten enpresak
Iberseries & Platino Industria 2022ko foroaren beste berrikuntzetako bat Telesailen lehen Koprodukzio eta Finantzaketa Foroa izango da, non hauek hartuko duten parte eta ekoizpen aurreratuko fasean egonik koprodukzio eta/edo kofinantzaketaren bila dauden telesail-proiektuak eramango dituzten: Apus Animación y Contenido (Peru), Caballo Films (Espainia), Coral Cine (Uruguai), El Estudio (Espainia),Gato Grande Producciones (Mexiko), Mondo TV (Espainia), Onza (Espainia), Storylab (Argentina), Zebra Producciones-Grupo iZen (España) eta Zolking (AEB).
Proiektuen arduradunek nazioarteko bazkide ekoizle, sortzaile, finantzario eta salmenta-agente akreditaziodunak aurkitzeko aukera izango dute ekitaldian zehar. Halaber, industriako kideei aurkeztu ahalko dizkiete one to one formatuko saio batean, eta hitzordu-agenda pertsonalizatua izango dute, orobat, beren proiektuetan interesa duten profesionalekin.
Telesailen Koprodukzio eta Finantzaketa Foroaren proiektu iberoamerikar nabarmenenak Ventana Sur Latinoamerikako ikus-entzunezko edukien merkatuaren hurrengo edizioan parte hartuko du (Buenos Airesen azaroaren 28tik abenduaren 2ra arte), zehazki, SoloSerieS sailean; bi ekitaldien arteko akordioaren emaitza da sail hori, eta Cannesko Zinemaldiko Marché du Film jaialdiaren azken edizioan iragarri zen.
Informazio gehiago: iberseriesplatinoindustria.com