"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Eskerrak emateko hitzaldian Binochek senideak, lagunak, gertukoak, kolaboratzaileak eta lankideak gogoratu ditu. Donostia Zinemaldiari ere eskerrak eman dizkio maite dituen zinemagileen filmak erakusteagatik. “Etxean bezala sentitzen naiz hemen, bero hori sentitzen dut eta ohorea da hemen egotea”, adierazi du hunkituta aktore frantziarrak.
“Bidelagun leial bati ere eskerrak eman nahi nizkioke: isiltasunari. Isiltasuna presentzia bat da. Sekuentzia bati heldu aurretik, interpretatu aurretik, isiltasuna indarra da niretzat; isiltasunetik ateratzen ditut nik emozioak eta sentsazioak, etainolako borondaterik gabe agertzen da.Baina isiltasunik gabe, ez dago hitzik. Isiltasunik gabe ez dago espiriturik, eta isiltasun hori zinemagile batekin, aktore batekin, film bateko lantaldearekin partekatzen denean, orduan urrezko hari bat ehuntzen da eta hori pelikula bihurt- zen da. Eta orduan, aktore izateko nire ametsen zentzu guztia obra bizi batean gorpuzten da”, baieztatu du saridunak.