"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Manu Calvok (Madril) film hauek ekoitzi ditu koprodukzioan: Fernando Francoren La herida (2013), Epaimahaiaren Sari Berezia eta emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra Donostia Zinemaldian; Luis López Carrascoren El futuro (2013), Locarnoko jaialdian estreinatua eta film onenaren saria Lima Independiente jaialdian Uruguaiko Festival de Invierno jaialdian; Ricardo de Graciak eta María Barrosok zuzenduriko Planeta Asperger dokumentala (2014); eta Cinco lobitos (2022), Alauda Ruiz de Azúaren lehen lana, Berlinaleko Panorama sailean estreinatua 2022an, 8 sariren irabazlea Málagako zinema-jaialdiaren 2022ko edizioan (film onenaren Urrezko Biznaga barne hartuta, eta aurten lehiaz kanpo estreinatuko duena Donostia Zinemaldiko Zinemira saila. 1.000 jaialditan baino gehiagotan hautatu izan diren eta 300 saritik gora beretu dituzten 12 film labur ere ekoitzi ditu.
Champions –Javier Fesserren Campeones filmaren remakea, Red Sea International Film Festival 2022 jaialdian estreinatua– ere zuzendu du, baita 170 jaialditan baino gehiagotan estreinatu eta 25 saritik gora eskuratu dituzten (esate baterako, Castañuela 70, el teatro prohibido filmak film labur dokumental onenaren Goya lortu zuen 2007an) 4 film labur ere.
Halaber, Pedro Almodóvar, Isabel Coixet, Emilio Estevez, Javier Fesser eta Fernando Franco zuzendarien (besteak beste) lehen zuzendaritza-laguntzaile gisa ere jardun izan da.