"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Vanja Kaludjercic (Pula, Kroazia) Rotterdamgo Nazioarteko Zinema Jaialdiko (IFFR) zuzendari izendatu zuten 2020ko otsailean. Kargu horretan, Kaludjercicek IFFRren ahots artistikoa du, industriak bultzatutako eta ikus-entzule kopuru handienera bideratutako jaialdietako bat munduan, zinema handia defendatzeaz gain, zinema independentearen talentua aktiboki babesten duena. Kaludjercicek IFFRren ildo kuratoriala bultzatzen du, baita jaialdiaren industria-garapenak ere, jaialdia etorkizunerako prestatze aldera. Bere gidaritzapean, jaialdiak erabaki ausarta hartu zuen bere 50. urteurrena hainbat hilabetean zehar luzatu eta, hala, covid-19agatiko osasun-krisiaren ondorioz sortutako erronka ugariak gainditzeko. Kaludjercicek 20 urteko esperientziaren aberastasuna ematen du industrian, nola nazioartean hala Herbehereetako zinema-panoraman. Aurretik, erosketen zuzendari izan zen MUBI streamingeko zerbitzu globalean, eta aurretik kargu garrantzitsuak izan zituen Les Arcs Europako Zinemaren Jaialdian, Sarajevoko Zinema Jaialdian, Herbehereetako Zinema Jaialdian eta IFFRn, non Elkarrizketak eta Eskola Magistralak saila ezarri baitzuen 2016tik 2018ra. Kaludjercic epaimahaikide izan da Berlingo zinema-jaialdian, Amsterdamgo Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian, CPH:DOX jaialdian eta beste hainbatetan.