"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Albertina Carrik (Buenos Aires) Buenos Airesko Zinema Unibertsitatean ikasi zuen. Zuzendari, ekoizle, gidoilari eta ikus-entzunezkoen artista, Carriren ezaugarri nagusia askotariko generoetan etengabe ikertzeko gaitasuna da, baita moldaerraztasuna ere.
Film luze hauek zuzendu ditu: No quiero volver a casa (2000), Los rubios (2003), Géminis (2005) –Cannesko Quinzaine des Réalisateurs atalean izan ondoren, Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean lehiatu zena–, La rabia (2008) –Berlinaleko Panorama atalean eman eta Horizontes Latinos sailean parte hartu zuena–, Cuatreros (2017) –Berlinaleko Forum sailean bildua– eta Las hijas del fuego (2018) – BAFICIn Argentinako film onenaren sariaren irabazlea, Zabaltegi-Tabakaleran ere jasoa–. Carriren Los extraños de la montaña helada proiektua Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatu zen 2018an. Asterisco Nazioarteko LGBTIQ+ Zinema Jaialdiko zuzendari artistikoa izan zen lehenengo lau edizioetan, eta programatzaile gisa egiten du lan jaialdi horretan gaur egun.
2021ean, DAAD zentroak artistentzat abiarazitako programako bekaduna izan zen Berlin hirian. Cartografía de una película (2007), Retratos ciegos junto a Juliana Laffitte (2020) eta Lo que aprendí de las bestias –bere lehen eleberria– argitaratu ditu.
Kutxabank-New Directors epaimahaiko kide izan zen 2010ean.