"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Alina Grigorek (Bukarest) interpretazio- eta zuzendaritza-ikasketak egin zituen Bukaresteko UANTCn. Antzezle gisa, nabarmentzekoa da lan egin duela Aurora (Cristi Puiu, 2010), Din dragoste cu cele mai bune intentii (Best Intentions, Adrian Sitaru, 2011) eta Ilegitim (Illegitimate, Adrian Sitaru, 2016) filmetan (azken horretan gidoilarietako bat ere izan zen), baita Errumaniako telebista-telesail ugaritan ere. Domino (2016), Triptic (2016) eta River-bet (2017) film laburrak zuzendu ditu. Crai Nou (Blue Moon, 2021) bere lehen film luzea, Urrezko Maskorraren irabazle izan zen Donostia Zinemaldiaren iazko edizioan.