"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Literatura modernoa ikasi ondoren, 2001etik 2008ra Europako hainbat zinema-jaialdi eta erakundetan lan egin zuen Paolo Morettik (Brescia, Italia), besteak beste hauetan: Centre Pompidou, Espainiako Filmategia, Portugalgo Zinemateka, Leedseko zinema-jaialdia eta Cinéma du Réel jaialdia. 2008tik 2011ra Erromako zinema-jaialdiko programazio-aholkularia izan zen. 2012az geroztik Visions du Réel (Nyon) jaialdian parte hartu du hautespen-batzordeko kide gisa (2012-2017) eta, horren ondoren, aholkulari artistiko gisa. 2012tik 2018ra FIDMarseille jaialdiko hautespen-batzordeko kide izan zen. Lev Kalman eta Withney Hornen L for Leisure film independente estatubatuarraren ekoizle elkartua izan zen (2014an Rotterdamgo Jaialdian aurkeztu zen filma). 2014tik 2020ra La Roche-sur-Yoneko Nazioarteko Jaialdiaren eta Cinéma Le Concorde zinema independentearen zuzendari gisa lan egin zuen. 2018tik 2022ra Cannesko Quinzaine des Réalisateurs ataleko delegatu nagusia izan da. 2020tik Genevako Les Cinémas du Grütli zinema independentearen zuzendaria da, eta gaur egun Lausanneko Arte eta Diseinuko Kantonamendu Eskolako (ECAL) zinema-departamentuaren buru da.