"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ashmita Guha Neogi (Kalkuta, India) Indian lan egiten duen zinemagilea da. Zuzendaritzan eta gidoigintzan graduatu zen Indiako Zinema eta Telebista Institutuan, Pune hirian. A Long Night (2016), Tumchya saahti kaaye pann (Anything for You, 2018) eta beste hainbat film labur zuzendu zituen. CatDog bere film laburrak Grand Prix saria irabazi zuen 2020an Cannesko zinema-jaialdiko Cinéfondation sailean, eta Orona-Nest saria, berriz, Donostia Zinemaldian. Duela gutxi amaitu du Silan film ertaina eta bere lehen film luzea idazten ari da. 2021ean OffSeason Films ekoiztetxea fundatu zuen (fundatzaileetako bat da). Delhin du egoitza nagusia enpresak, eta koprodukzio europarretan zentratuta dago.