"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Tatiana Huezo San Salvador hirian jaio zen. Zuzendaria, argazkilaria eta muntatzailea, Mexikoko Centro de Capacitación Cinematográfica ikastetxean graduatu eta Sorkuntza Dokumentaleko Masterra egin zuen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean.
Bere lehen lana, El lugar más pequeño (2011), nazioarteko 80 jaialditan baino gehiagotan erakutsi eta Donostia Zinemaldiko “4+1: Mexikoko zinema garaikidea” zikloan bildu zen.
Bere lanek hainbat aintzatespen lortu dituzte mundu osoan, eta Mexikoko Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren sei Ariel sari lortu dituzte, hala nola dokumental onenarena eta zuzendaritza onenarena Tempestad (2016) pelikulagatik; izan ere, Berlingo zinema-jaialdiko Forum sailean estreinatu zen Tempestad (2016) filma, Oscarretan Mexiko ordezkatzeko hautatua izateaz eta 2018an film iberoamerikar onenaren Goyarako izendatua izateaz gain.
Huezoren fikziozko lehen filma, Noche de Fuego (2021), Cannesko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean hautatu zuten, eta epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen. Halaber, Independent Spirit Awards golardoetarako izendatu zuten nazioarteko film onenaren atalean, baita DGA sarietarako ere zuzendari onenaren atalean, eta Donostia Zinemaldian Horizontes, RTVE-Otra Mirada eta Espainiako Lankidetzaren sariak eskuratu zituen.
Gaur egun El eco bere film dokumental berria ekoizten ari da Tatiana.