"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ander Izagirre (Donostia) nazioarteko bidaietan eta kroniketan espezializatutako kazetaria da. Hainbat hedabidetan argitaratu ditu bere lanak, hala nola hauetan: El Diario Vasco, El País, Berria, CNN, Jot Down, Popoli, Pikara, Argia eta Altaïr.
Liburu hauek idatzi ditu, besteak beste: Potosí, Plomo en los bolsillos, Los sótanos del mundo, Groenlandia cruje, Regreso a Chernóbil, El siglo de Luis Ortiz Alfau, Cansasuelos eta Cómo ganar el Giro bebiendo sangre de buey.
Potosí liburua, Boliviako meategiei buruzkoa, bost hizkuntzatan argitaratu da, eta Euskadi Literatura Saria, English Pen Award saria eta literatura-erreportajearen Kapuscinski saria jaso zituen. Beste golardo batzuk ere lortu ditu, esaterako, Europako Prentsa Saria Kolonbiako krimen militarrei buruzko «Así se fabrican guerrilleros muertos» erreportajeagatik; kirol-literaturaren Marka Saria Frantziako Tourrari buruzko Plomo en los bolsillos liburuagatik; kirol-kazetaritzaren Manuel Alcántara Saria «Cuando las ciclistas cambiaron de marcha» erreportajeagatik; eta beste hainbat sari Pakistan, Groenlandia, Panama, Kolonbia, Aljeria eta Boliviari buruzko erreportajeengatik: Manos Unidas, La Buena Prensa, Joan Gomis saria, Madrilgo Prentsa Elkartea, Letras Enredadas, etab.