"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Tea Lindeburg (Kopenhage) Brooklynen (New York hirian) bizi den zuzendari eta gidoilari daniarra da, Ekialde Hurbilean hazitakoa. Zinema-alorrean, argazki-zuzendari gisa hasi zuen bere ibilbidea, eta egileak istorioen narrazioari heltzeko duen modua nabarmen bisuala izatean islatzen da hori. Urte asko eman ditu telebistan lan egiten, eta hainbat izendapen jaso ditu Danimarkako Akademiaren Robert sarietarako, horietako azkena Equinox telesailagatik (Lindeburgen beraren podcastean oinarrituta dago Netflixen telesaila), 2017an Prix Italian irratirako fikzio onenaren izendapena eman ziona. Du som er i Himlen (As in Heaven) bere lehen film luzeak zuzendari onenaren eta interpretazio nagusi onenaren (Flora Ofelia) Zilarrezko Maskorrak irabazi zituen 2021ean Donostia Zinemaldian, eta estreinatu zenetik 30 lehiaketatan baino gehiagotan egon da mundu osoan, besteak beste hauetan: TIFF, Busan, BFI London, Rotterdam eta Sidney. Filmak golardoak biltzen jarraitu du, azkena film eskandinaviar onenaren saria Göteborgeko zinema-jaialdian.